Pedro Arrupe
Wikipedia(e)tik
Pedro Arrupe s.j. (Bilbo, Bizkaia, 1907ko azaroaren 14 – Erroma, 1991ko otsailaren 5) Jesusen Konpainiaren 28. Nagusia izan zen, 18 urtez (1965-1983).
Bilboko Zazpikaleetan (Pelota kalean, Barrenkale barrenaren ondoan) jaio zen.
Madrilen hasi zen Medikuntza ikasten, baina 1927an bertan behera utzi eta jesuita sartu zen Loiolan. 1936an apaiztu zen Belgikan, Espainiako gobernu errepublikarrak erbesteratuta.
1954an Japoniako Nagusia izendatu zuten eta 1965ean Nagusi Orokorra.
1981ean buruko istripu kardiobaskularra jasan zuen, eta 1983an utzi zuen goiko kargua.
1989an El Salvadorren erail zituzten jesuitak (Askapenaren teologiaren aldekoak, tartean Ignacio Ellacuria) irmoki defendatu zituen 1977an mehatxatu zituztenetik.