Pidgin (hizkuntza)
Wikipedia(e)tik
Pidgin bat hizkuntza baten joera sintaktiko, fonetiko eta morfologikoak beste baten unitate lexikoekin elkartzen dituen hizkuntza da.
Pidgina ez da talde etniko edo sozial baten dialektoa; orokorrean immigrante batek bere bizileku berrian erabiltzen duen dialektoa da, lingustikoki oso desberdinak diren herrien artean harremanak sortzen diren guneetan erabiltzen den lingua franca bat; ohikoak ziren pigdinak kolonietan, nazio menderatzailearen hizkuntza bertako hizkuntzaren elementuekin nahastuz.