Uri Avnery
Wikipedia(e)tik
Uri Avnery (hebreeraz אורי אבנרי ) Alemanian, (Beckum, Westfalia) Helmut Ostermann jatorrizko izenpean 1923ko irailaren 10ean jaiotako Israelgo kazetaria nahiz politikari ezkertiarra eta bakezalea da. Knesseteko kidea izan zen 1965 eta 1973 bitartean zein 1979 eta 1981 bitartean.
Gaztetan, Irgun talde sionista eta paramilitarreko kidea izan zen, eta 1948ko palestinar eta israeldarren arteko gerran parte hartu zuen. Gerraren ostean, Philistiako zelaietan izeneko liburua (hebreeraz בשדות פלשת}}, Bi-Sdot Pleshet) idatzi zuen.
1950 eta 1960ko hamarkadetan zehar, Haolam Hazeh izeneko astekariaren editore buru izan zen. Aldizkariak arrakasta lortu zuen haren establishment kontrako berriak zirela eta. Israelgo argitalpen alternatibo nagusia bilakatu zen.
Ezkertiar bihurtuta, Gush Shalom (hebreeraz גוש שלום Bakearen Blokea) izeneko mugimendua fundatu zuen Uri Avnereyk. Mugimendu horren buruan gaur egun arte, estatuaren sekularizazioaren alde jotzen dute, batez ere judu ortodoxoen nahien aurrean.
Uri Avnereyk CounterPunch, Information Clearing House eta LewRockwell.com webguneetan palestinarrekin bakea sinatzearen aldeko iritziak idazten jarraitzen du. Haietako batzuk, gazteleraz Rebelion.org weborrian ere irakur daitezke.