Estaturik gabeko nazioak
Wikipedia(e)tik
Estaturik gabeko nazioak naziotzat hartu ohi diren ezaugarriak dituzten baina estaturik ez duten giza komunitateak dira.
Unrepresented Nations and Peoples Organization (UNPO) nazioarteko erakundeak ordezkatzen ditu herrialde horiek guztiak.
Estaturik gabeko nazio gisa ondokoak hartu ohi dira, besteak beste, kategoria oso eztabaidatua bada ere:
Eduki-taula |
[aldatu] Europa
- - Bretainia
- Eskozia
- Euskal Herria
- Faroe Uharteak
- - Flandria
- Gales
- Galizia
- Ingalaterra
- Katalunia edo Katalan Herriak
- - Korsika
- - Okzitania
- - Sardinia
- Txetxenia
- Walonia
Beste nazionalismo batzuek ere euren lurraldea naziotzat jotzen dute, baina herritar gehienek ez dute aldarrikapen horrekin bat egiten (goiko adibide batzuetan ere gertzatzen den bezala): Asturias, Kanariar Uharteak, Laponia, Frisia, etab.
Bestalde, mugimendu irredentistak ere badaude, euren lurraldea beste estatu batekin bat egitea aldarrikatzen dutenak: Bosnia-Herzegovinako Srpska Errepublikak Serbiarekin bat egin nahi du, Italia iparraldeko Trentino-Adige Garaia eskualdeko austriar jatorriko biztanleek (Südtirol, Hegoaldeko Tirol) Austriarekin bat egitea aldarrikatu izan dute, etab. Mugimenduon aldarrikapenak euren lurraldea naziotzat jotzera igaro daitezke testuinguruaren arabera: adibidez, Kosovon albaniarrek gehiengoa osatzen dute, baina Serbiaren zati da egun.
[aldatu] Afrika
- Afrikako herri gehienak; estatuak kolonialismoa nahiz inperialismoaren ondorio baitira, bertako banaketa etniko-kulturalen gainetik. Nazioartean baina, Mendebaldeko Sahara eta Somalilandia kasu ezagunenak dira: bi-biak ere banaketa kolonialaren ondoriozko gatazkak dira. Nazionalismo arabiarrak edo panarabismoak, aldiz, indar handia izan du historian eta arabiar nazioa osatzen duten herrialdeen batasuna aldarrikatzen du.
[aldatu] Asia
[aldatu] Amerika
Horrekin batera, ezin dira ahantzi amerindiar edo jatorrizko herriak (hainbat izen hartzen dituzte). Haietako batzuk euren burua naziotzat hartzen dute eta, gehienek estatu-egiturarik eskatzen ez duten arren, askok onarpen nazionala aldarrikatzen dute.
Bestalde, AEBetan, nazionalismo beltzak indar handia izan zuen (1970eko hamarkadan bereziki), batez ere Black Panthers ("Lehoinabar Beltzak") mugimenduan gorpuztu zena. AEBetako beltzentzako lurralde bat (Estatu Batuen hegoaldean) aldarrikatu zuten.