Jainko
Wikipedia(e)tik
Jainkoa izaki gorena da erlijio monoteistetan. Unibertsoaren sortzaile bakarra. Ikuspegi hau egun nagusi diren erlijio monoteistek (Jainko bakarrekoek) dute, besteak beste judaismoak, kristautasunak eta islamak.
Teologiak (Jainkoari buruzko zientzia) historian zehar Jainkoa definitzeko kontzeptu ugari sortu ditu: Ahalguztiduna, Esentzia Gorena, Leku guztietan dagoena, Ongi Gorena, Betierekoa, Beharrezko Izatea... Era berean, deskribapen ugari izan ditu: gorputz gabeko izakia, izate pertsonala, moralaren oinarria...
Jainkoaren izenean ere ez datoz bat erlijio guztiak. Hala, kristauek Jainko Aita deitzen diote, juduek Yahveh, musulmanek Allah (arabiar kristauek ere Allah gurtzen dute), etab. Gainera, hainbat izen erabiltzen dituzte. Kristauek Hirutasun Santua, Jauna, Jaungoikoa, etab. erabiltzen dituzte. Juduek Adonai, Eli.
[aldatu] Definizioa
Jainkoaren definizio arruntena izaki goreneko, ahalguztidun, nonahiko eta orojakile eta unibertsoa eta gizadiaren sortzaile eta zaindariarena da. Ezin da zerbait ezagun moduan definitu eta deskripzio zehatz eta zuhur bat eratu, horregatik, bere existentzia eta presentziaren onespena gizabanakoan datza. Definizio honek aldaketak ditu:
- Jainkoa haizea emateko gai den izakia bezala, haize hori bere jauresleak autogobernu sistema, bere jarraitzaileek Biblian katalogatu dituzten lege, arau eta printzipio sintesi bezala definitzen duena, eusten laguntzen dituela. Botere hori ematerakoan, ez dio bizi sistema ohizkoari sufrimendu gehiturik sortzen.
- Jainkoa borondateak menperatzeko gai den izaki baten moduan.
- Jainkoa zerbait goreneko baten gisa, baina ez nahitaez izaki baten gisa.
- Jainkoaren ideia batzuek giza itxurako ezaugarriak barne hartzen dituzte: sexua, izen konkretuak, baita bakartasun etnikoak ere; beste ideiak, ordea, kontzeptu filosofiak besterik ez dira.
- Jainkoaren ideia egiaren ideiarekin nahastuta dago sarritan, non Jainkoa egi guztien gehitura da. Perspektiba honengatik, zientzia Jaungoikoa aurkitzeko modu bat besterik ez da.
- Desadostasunak daude Jainkoa definitzeko garaian, bai pertsona baten moduan, bai indar edo bulkada inpertsonal baten gisa. Jainkoa gizakia eta Jainkoak duen itxurarekin erlazionatzen dela sinesten duten moduak ere badaude.
- Jaungoikoaren ikuskera batzuk hau betiereko, garrantzitsu eta aldagaitza den errealitate azken baten gisan kontzentratzen dira, ikusteko gai eta aldatzen ari den unibertsoarekin aldean.
- Erlijio eta korronte filosofiko batzuetan, Jainkoa unibertsoaren sortzailea da.
- Tradizio batzuek Jainkoa, sortzailea ez ezik, zaintzailea ere dela diote; beste batzuek, aldiz, Jainkoa sortzailea besterik ez dela diote.