Asturiera
Wikipedia(e)tik
Asturiera Asturianu |
||
---|---|---|
Non mintzatzen den: | Espainiar estatua | |
Eskualdea: | Asturias | |
Guztira hiztunak: | 550.000 (100.000 jatorrizko hizkuntza) | |
Rankina: | ez 100 mintzatuenen artean | |
Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Hizkuntza erromanikoak Iberiar-erromanikoa Asturleonera Asturiera |
|
Estatus ofiziala | ||
Hizkuntza ofiziala: | ez du | |
Araugilea: | Academia de la Llingua Asturiana | |
Hizkuntza kodeak | ||
ISO 639-1: | - | |
ISO 639-2: | ast | |
ISO/FDIS 639-3: | — | |
Oharra: baliteke orri honek NAF fonetika ikurrak edukitzea Unicoden. |
Asturierak izen ugari hartzen ditu ohituraren arabera: Asturianu, Llingua asturiana, Bable... Asturiera hizkuntza erromantzea da, "ibero-erromaniko" familiakoa. Era berean, asturleonera hizkuntza familia barnean kokatuta dago.
Asturiasen hitz egiten da batez ere (mendebaldean galizierarekin oso nahasia, eonaviego-a). Leon, Zamora eta Salamancan mintzatzen dena Astur hizkuntza familiaren (asturleonera) dialekto berezitzat hartu ohi dira, leonera (llionés) izenarekin. Extremadura eta Kantabriako zonalde batzuetan ere aldaera bereziak mintzatzen dira. Portugalgo ipar ekialdean, Miranda do Douro inguruan, berriz, izaera ofiziala duen mirandesa hitz egiten da, leoneraren aldaera.
Estimazioen arabera, 550.000 bat lagunek hitz egiten dute Asturiasen (100.000k jatorrizko hizkuntza bezala dute). Asturiera hiru dialektotan banaturik dago (mendebaldekoa, erdialdekoa eta ekialdekoa) eta hauek, era berean, azpidialekto zenbaitetan.
Eduki-taula |
[aldatu] Estatusa
Historikoki asturiera ez da hizkuntza onartua izan eta, askotan, espainieraren dialektotzat hartu dute zenbaitek. Egun, ondokoa da bere egoera:
- Asturiasen: Austuriasko Printzerriko Autonomia Estatutuko 4. artikuluaren arabera bebestua dago, baina koofizialtasun izaerarik gabe.
Xunta Pola Defensa de la Llingua Asturiana eta Conceyu Abiertu pola Oficialidá taldeek ofizialtasunaren aldeko aldarria zabaltzen dute.
- Gaztela eta Leonen (Leonera): Ez du inongo errekonozimendurik, Leongo Unibertsitatean (kurtso bat eskaintzen da) eta Leon nahiz Zamorako udal batzuen aldetik ez bada.
- Portugalen: Miranda do Duoroko aldaera, mirandesa, ofiziala da portugesarekin batera.
Mirandesak ahozkotasun ezaugarri eta idazketa-arau propioak ditu eta leonerarekin erlazionatu ohi da. Asturiera, hala ere, erdialdeko dialektoan oinarrituz idatzi ohi da. Asturieraren gramatika, hiztegia eta ortografia arauak dialekto horretan oinarritzen diren bitartean, mirandesak grafia portugaldarraren eragina du.
[aldatu] Literatura
Sakontzeko, irakurri: Asturierazko literatura
Gaspar Melchor de Xovellanos ilustratua izan zen bultzatzaile handienetarikoa garai hartan, Xosefa arreba izanda nabarmentzeko lehen emakumea.
XIX. mendekoak aipatzekoak dira Xosé Caveda y Nava, Xuan María Acebal eta Teodoro Cuesta poetak eta, agian hauen guztien gainetik, Fernán Coronas.
Egile garaikideen artean, Manuel Asur eta Xuan Bello azpimarratuko ditugu.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
Academia de la Llingua
Albistegia on-line
Europako Hego-mendebaleko 6 hizkuntzen buletina
Asturiera-Ingelesa Hiztegia
Xunta pola defensa
Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |