Asturleonera
Wikipedia(e)tik
Asturleonera edo Astur hizkuntza taldea aintzinako Astureen lurraldean, ondoren Asturias eta Leongo erresumak izanen zirenak, latinaren eboluzioaren ondorioz sortutako mintzairei ematen zaien izena da. Askotan asturierarekin (bable-a) nahasi ohi da, nahiz eta filologo gehienen aburuz hau bere aldaeretako bat besterik ez den.
Asturleoneraren aldaerek izen desberdinak hartzen dituzte eremu geografikoaren arabera:
- Asturiera (asturianu) Asturiasko Printzerrian.
- Leonera (llionés) Leon, Zamora eta Salamancako zenbait zonaldetan.
- Mirandera (mirandés) Miranda l Douron (Portugal), non ofiziala baita.
- Extremeñoa (estremeñu) Salamancako hegoaldean eta Extremadurako iparraldean, gaztelaniaren eragin handia duena.
- Montañesa (montañes edo pasiegu) Kantabriako mendebaldean, oso ahuldua ere bai.
[aldatu] Hiztun kopurua
Asturleoneraren barruan sartzen diren mintzairen hiztunen kopuruari buruzko datu zehatzik ez dago, Leonen, Kantabrian nahiz Extremaduran ez baita ikerketa estatistikorik burutu. Hala ere, Asturiasko eta Miranda l Douroko datuak nahiko zehatzak dira.
Izena | Hiztunak | % |
Asturiera | 550.000 | 88,8 |
Leonera | 55.000 | 8,9 |
Mirandera | 15.000 | 2,3 |
[aldatu] Kanpo loturak
- Asturiasko II. Ikerketa Soziolinguistikoa (Asturieraz)