Estatistika
Wikipedia(e)tik
Estatistika, errealitatetik jasotako datuak egoki hartuta, berauen azterketa koantitatiboaz errealitate berari buruzko ondorioak ateratzen dituen teknika multzoa da. Helbururik nagusiena datuen sintesia edo laburpena egitea da. Esan behar da estatistika ez dela mugatzen datuak jasotzera. Harago doa eta datuen azterketan zentratzen dela azpimarratu behar da.
Estatistika egiteko bi modu bereiztu ohi da: estatistika deskribatzailea, non datuen deskribapen eta sintesi hutsa egiten den eta inferentzia estatistikoa, non datuen sintesian dagoen errorearen azterketa ere egiten den.
Egia esan, gaur egun estatistika zorrotz erabili nahi bada, inferentzia tresnak erabili behar dira. Inferentzia tresnen oinarria probabilitate-teorian dugu.
[aldatu] Ikus, gainera
Estatistikaren historia - Estatistikoen biografiak