Mirandera
Wikipedia(e)tik
Mirandera | ||
---|---|---|
Non mintzatzen den: | Portugal ipar-ekialdean | |
Eskualdea: | Miranda do Douro | |
Guztira hiztunak: | 15.000 | |
Rankina: | ez 100 mintzatuenen artean | |
Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Hizkuntza erromanikoak Iberiar-erromanikoa Asturleonera Mirandera |
|
Estatus ofiziala | ||
Hizkuntza ofiziala: | Miranda do Douro (Portugal) | |
Araugilea: | Anstituto de la Lhéngua Mirandesa (2003tik) | |
Hizkuntza kodeak | ||
ISO 639-1: | - | |
ISO 639-2: | mwl | |
ISO/FDIS 639-3: | — | |
Oharra: baliteke orri honek NAF fonetika ikurrak edukitzea Unicoden. |
Mirandera hizkuntza ibero-erromaniko bat da, Asturleoneraren aldaera.
15.000 bat lagunek mintzatzen dute. Hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik, leoneraren dialektoa da.
Portugalgo Miranda do Douro eta Vimiosoko kontzejuetan (Bragançako barrutia) hitz egiten dute. Hiru azpi-dialekto ditu: erdialdekoa (Normal), iparraldekoa (Raiano) eta hegoaldekoa (Sendinês).
José Leite de Vasconcelos 1882tik idazten eta ikertzen jardun zuen.
1999. urtean Miranda do Duoroko udalak eta Lisboako Unibertsitateak, portugesan oinarrituz, miranderaren ortografia arauak zehaztu zituzten. Handik gutxira, Portugalgo gobernuak mirandera hizkuntza ofizial izendatu zuen bere eragin eremuan.
Miranderaren normalizazio prozesua eta babesa Anstituto de la Lhéngua Mirandesa-k garatzen du, 2003ko urtarrilaren 1ean sortutako instituzioa.
[aldatu] Ikus, gainera
Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |