Atenasko Akropolia
Wikipedia(e)tik
Atenasko Akropolia Grezia klasikotik heldu zaigun ondarerik garrantzitsuena da. Atenasen kokatuta dago, mendixka baten gainean, 165 m-ko garaieran.
Aro klasikoan eraiki zen, hau da K.a. V. mendean, garaiko Perikles politikari ospetsuaren aginduz eraiki zen pertsiarrek suntsitutako beste txikiago baten gainean. Perikles hain izan zen arteari eman zion laguntza V. mendeari Periklesen mendea ere esaten zaiola. Fidias artista garrantzitsuaren laguntza izan zuen, baita ere Iktinos eta Kalikrates arkitektoena. Bertan aurki ahal ditugun tenplurik garrantzitsuenak Partenoia (orden doriarrekoa), Erektion (orden jonikoa) eta Atenea Nike dira.
Eraiki zenetik hainbat eraso jaso ditu, horregatik hainbeste gauza puskatu egin dira. Patenoia, adibidez, XV. menderarte ia ukitu gabe zegoen, baina XVII. an gertatu zen Venezia eta Turkiarren arteko guden ondorioz zati handi bat suntsitu zen, sutautsa eta bestelako armak bertan gordetzen baitziren.
Londreseko British Museumean tenpluari itzuli osoa ematen zion Fidiasen frisoa dago, baita ere bi frontoietako irudi eta eskultura ia guztiak.