Bilbo Zaharra
Wikipedia(e)tik
Bilboko auzoa da. Ibaiondoko barrutian kokatzen da, bostgarren barrutian alegia. Auzoak 2.894 biztanle eta 0,21 kilometro karratu dauzka (2006an Bilboko udalak emaniko datuen arabera. Auzoa Ibaizabal ibaiaren mendebaldean kokaturik dago, San Frantziskorekin batera, eta hiriaren gune zaharra osatzen dute.
Bilbo ZaharraUrteetan zehar Miribillako mehategiekin bat joan zen auzoaren bilakaera, bertan auzoko jende ugari lanean aritzen zelarik. Langileri auzo izaera horrekin batera, XIX. mendetik prostituzioa eta bestelako iharduerak zabaltzen joan ziren. Horrek auzoaren egoeraren okertzea ekarri zuen. 1980ko hamarkadan drogak arazo handiak sortu zituen, Bilboko hiriak bizi izan zuen gainbeheraren adierazle. Ordutik, udalak hainbat ekimen martxan jarri ditu auzoaren bizi-kalitatea hobetzeko. Horretarako 1990ko hamarkadaren erdialdean San Frantziskorekin batera, biziberritze plangintza bat osatu zen. Honen bitartez, etxebizitzak zaharberritu, plaza berriak eraiki eta langabezia gutxitzeko ekimenak aurrera atera dira.
[aldatu] Inmigrazioa
Gaur egun, Bilbo Zaharra, etorkin gehien biltzen duen Bilboko auzoa da San Frantziskorekin batera. Etxebizitzen prezio merkeek, Bilbora datozen etorkinak euren bizitokiak auzo hauetan ezartzera eraman dituzte.
Bilboko auzoak | ||
---|---|---|
Abando • Abusu • Altamira • Ametzola • Arabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Bilbo Zaharra • Bolueta • Castaños • Deustuko San Pedro • Errekaldeberri • Ibarrekolanda • Indautxu • Iralabarri • Iturrialde • Iturrigorri • Larraskitu • Loruri • Masustegi • Matiko • Olabeaga • Otxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Inazio • Santutxu • Solokoetxe • Txurdinaga • Uretamendi • Uribarri • Zabala • Zazpikaleak • Zorrotza • Zurbaran |