Solokoetxe
Wikipedia(e)tik
Bilboko auzoa da, Ibaiondoko barrutian kokaturik dago, bosgarren barrutian alegia.
Solokoetxe5.909 biztanle eta 0,11 kilometro karratuko azalera dauka (2006an Bilboko udalak emaniko datuen arabera).
Biztanle dentsitate handiena duen Bilboko auzoa da, 53.718 biztanle kilometro karratuko. Aldi berean Euskal Herrian dagoen auzorik dentsoenetarikoa da.
Auzoa Solokoetxeko eskilaren inguruan zabaltzen da Iturrialde, Atxuri eta Santutxuko auzoen artean.
Auzoaren garapena XIX. mende amaiera eta XX. mendearen hasieran gertatu zen. Dauden malda handiak direla eta igogailu bat eraiki zen Solokoetxe Bilboko alde zaharrarekin elkartzeko. Bilboko hiriak dituen igogailurik erabiliena da, urtero ia milioi bat pertsonek erabiltzen dute Solokoetxeko igogailua.
[aldatu] Garraiobide eta azpiegiturak
Solokoetxe eta Zazpikaleak elkartzen dituen igogailu bat dago, Creditrans txartela erabiliz ordaindu daiteke, eta guztira 30 zentimoko prezioa dauka. Horrez gain, 10 eta 30 bidaietarako bonoak eskaintzen dira, 2,60 euro eta 6,80 euroko prezioan hurrenez hurren.
[aldatu] Kale garrantzitsuenak
- Fika kalea
- Solokoetxe kalea
- Zabalbide kalea
- Zumarraga kalea
[aldatu] Ikus, gainera
Bilboko auzoak | ||
---|---|---|
Abando • Abusu • Altamira • Ametzola • Arabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Bilbo Zaharra • Bolueta • Castaños • Deustuko San Pedro • Errekaldeberri • Ibarrekolanda • Indautxu • Iralabarri • Iturrialde • Iturrigorri • Larraskitu • Loruri • Masustegi • Matiko • Olabeaga • Otxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Inazio • Santutxu • Solokoetxe • Txurdinaga • Uretamendi • Uribarri • Zabala • Zazpikaleak • Zorrotza • Zurbaran |