Zurbaran
Wikipedia(e)tik
Bilboko auzoa da, bigarren barrutian kokaturik dagoena, Uribarriko barrutian alegia. Auzoak 12.850 biztanle dauzka eta 0,43 kilometroko karratuko azalera. Auzoa hiriaren ekialdean kokaturik dago Artxanda mendiaren lehen maldetan. Maldak dira, auzoaren ezaugarririk nagusienetakoa. Auzoa 1950ko hamarkadatik aurrera eraiki zen, hiriak bizi zuen etxebizitza beharrizan handia zela eta.
ZurbaranAuzoaren eraikitzean bi garai desberdindu litezke. Batetik Zumalakarregi etorbidearen ondoan kokatzen diren langile kooperatibek eraikitako etxe txikiak. Eta bestetik 1960ko hamarkadatik aurrera eraiki ziren etxebizitza blokeak. Garai hartan eraikitako etxebizitzak Zurbaranbarri izeneko gunean aurkitzen dira, eta Zurbaranen gorengo aldean kokatzen dira, Arabellako auzoaren iparraldean.
2010ean auzotik igaroko da EuskoTrenen "Metroaren Hirugarren Linea". Linea horrek Bilboko Alde Zaharra eta Etxebarri batuko ditu Bilboko ekialdeko auzoak zeharkatuz. Horrez gain, Bilboko aireportua hiriarekin lotuko ditu. Horrez gain, Bilboko udalak lurpeko aparkaleku berria eraikiko du auzoan "Aparkalekuen Plangintza Estrategikoaren" barnean.
[aldatu] Kalerik garrantzitsuenak
- Lezamako Bide Zaharra kalea
- Zurbaranbarri kalea
[aldatu] Ikus, gainera
Bilboko auzoak | ||
---|---|---|
Abando • Abusu • Altamira • Ametzola • Arabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Bilbo Zaharra • Bolueta • Castaños • Deustuko San Pedro • Errekaldeberri • Ibarrekolanda • Indautxu • Iralabarri • Iturrialde • Iturrigorri • Larraskitu • Loruri • Masustegi • Matiko • Olabeaga • Otxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Inazio • Santutxu • Solokoetxe • Txurdinaga • Uretamendi • Uribarri • Zabala • Zazpikaleak • Zorrotza • Zurbaran |