San Frantzisko (Bilbo)
Wikipedia(e)tik
Bilboko auzoa da, Ibaiondo barrutian dagoena. Auzoak 6.713 biztanle eta 0,16 kilometro karratuko azalera dauka (2006an Bilboko udalak emaniko datuen arabera). Auzoak Bilbo Zaharrarekin eta Bilboko itsasadarrarekin egiten du muga. Bilbo Zaharra eta Atxurirekin batera Zazpikaleetatik kanpo garatu ziren errebaletako bat izan zen San Frantzisko.
San FrantziskoMiribillako mehategien garapenarekin batera, hainbat langile etorri ziren auzora lan egin eta bizitzera. Mehategi horiek, San Luis mehategia, Malaespera mehategia, eta Abandonada mehategia ziren. 1862ean Bilboko zabalgune proiektua oraindik aurkeztear zegoela, gauzatu ez zen zabalgune txiki baterako proiektua aurkeztu zen.
Abandoko elizatearen anexioarekin batera, XIX. mende eta XX. mendeen artean, auzoan etxebizitza ugari eraiki ziren, askotan halamoduzko materialak erabilita, eta inolako zerbitzurik gabe (urte askotan zehar etxe askok ez zuten komunik ezta sanemendu sistemarik izan).
[aldatu] Kalerik garrantzitsuenak
- San Frantzisko kalea
- Maiatzaren 2a kalea
[aldatu] Kultura
- Bilborock-La Merced aretoa.
Bilboko auzoak | ||
---|---|---|
Abando • Abusu • Altamira • Ametzola • Arabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Bilbo Zaharra • Bolueta • Castaños • Deustuko San Pedro • Errekaldeberri • Ibarrekolanda • Indautxu • Iralabarri • Iturrialde • Iturrigorri • Larraskitu • Loruri • Masustegi • Matiko • Olabeaga • Otxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Inazio • Santutxu • Solokoetxe • Txurdinaga • Uretamendi • Uribarri • Zabala • Zazpikaleak • Zorrotza • Zurbaran |