Erreinu (biologia)
Wikipedia(e)tik
Erreinua zaki bizidunak sailkatzen direneko taxonomi talde nagusia da; filumez edo dibisioz osatuta dago.
Duela gutxirarte erreinu maila zen maila gorenena sailkapen biologikoan. Berrienetan domeinua da gorenen dagoena. Domeinu bakoitza erreinuetan zatitzen da eta hauek era berean azpierreinuetan etab. Ondoren sailkapenaren mailarik altuenetako batzuk agertzen dira:
- Domeinua
- Erreinua
- Azpierreinua
- Goifiluma
- Filuma
- Goifiluma
- Azpierreinua
- Erreinua
Oharrak: azpierreinuak eta goifilumak ez dira derigorrezkoak. Filuma animalietarako eta landaretarako (batez ere animaliak) erabili daitekeenez eta dibisioa landareetarako bakarrik filuma idatzi da hemen.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
1735ean argitaratu zen Carolus Linnaeusen Systema Naturae liburuan bi erreinu bereizten ziren: Animalia animalientzako eta Vegetabilia landareentzako (mineralak ere sailkatu zituen hirugarren erreinu batean, Mineralia). Erreinu bakoitza klaseetan banatu zuen, geroago filum (animalientzako) eta dibisioetan (landareentzako) banatuko zirenak.
Gaur egungo sailkapen guztiek mineralak aparte uzten dituzte, birusak ere non kokatu jakin gabe geratzen direlarik ez baitira bizidunak, "paradogikoki, mundu guztiak hiltzea nahi dituzten arren" (James Trefil, 1001 things everyone should know about science).
Lehen organismo zelulabakarrak aurkitu zirenean esandako erreinu bietan zeuden. Baina forma kopuru nabarmen bat zaila egiten zen sailkatzea edo aditu bakoitzak desberdin egiten zuen: adibidez, Euglena alga. Ondorioz, Ernst Haeckelek hirugarren erreinu bat sortzea proposatu zuen beraientzat, protista izenekoa.
[aldatu] Bi inperio, lau erreinu
Bakterioek beste organismoek ez zuten zelula egitura bat zutela ikusteak Chatton bi inperiodun bizidunen banaketa bat egitera bultzatu zuten: nukleoa zuten bizidunak eukariotoan eta ez zutenak prokariotoan.
Chattonen proposamena ez zen bat-batean hartu; bere ordez, Herbert Copelandena erabiliagoa zen. Prokariotoei aparteko erreinu bat jarri zien, hasiera batean Mychota deitua baina geroago Monera edo Bacteria. Copelanden lau erreinuen sistemak animaliak eta landareak ez ziren eukariotoak protoktista erreinuan batzen zituen.
[aldatu] Bost erreinu
Robert Whittakerek onddoei (fungus) beste erreinu bat gehiago jarri zien. Nutrizioko desberdintasunetan oinarritzen da: bere landareak gehienbat autotrofo zelula-anitzak ziren, animaliak heterotrofo zelula-anitzak eta onddoak saprotrofo zelula-anitzak. Gainontzeko erreinuetan, protista eta monera, kolonia zelulabakarrak.
[aldatu] Sei erreinu
1980 urteen inguruan filogenian erreinuak monofilikoak izan zitezen joera zegoen. Animaliak, landareak eta onddoak oso talde itxietara murrizten ziren eta gainontzekoak protistan sartzen ziren. ARN ribosomiko ikerketetan oinarrituta Carl Woesek prokariotoak bi erreinutan banatu zituen, Eubacteria eta Archaebacteria deitzen zirenak (gero bacteria eta archae izendatzera pasatuko ziren).
[aldatu] Laburpena
Denboran zehar erreinuek izan duten bilakaera:
Linnaeus 1735 2 erreinu |
Haeckel 1866 3 erreinu |
Chatton 1937 2 inperio |
Copeland 1956 4 erreinu |
Whittaker 1969 5 erreinu |
Woese 1977 6 erreinu |
Woese 1990 3 domeinu |
---|---|---|---|---|---|---|
(aztertu gabea) | Protistak | Prokariotoak | Monera | Monera | Eubakterioak | Bakterioak |
Archaebacteria | Archaea | |||||
Eukariotoak | Protoctista | Protistak | Protistak | Eukariotoak | ||
Landareak (Vegetabilia) |
Landareak | Onddoak | Onddoak | |||
Landareak | Landareak | Landareak | ||||
Animalia | Animalia | Animalia | Animalia | Animalia |