Genghis Khan
Wikipedia(e)tik
Genghis Khan (Gengis Jan, Gengis Can, Chinggiz Qan bezala ere idatzia, Txingis Jan bezala ahozkatu beharko genuke) mongoliar tribu guztiak batu zituen printze bat izan zen eta lehen Mongoliar Inperioa sortu zuen. Bere benetako izena Temudjin zen (1154-1227. Asiako hainbat erreinu konkistatu zituen, hala nola Hsi-Hsia erreinua (txinatarrak), Kara-Txitan erreinua eta Txoresm imperioa (musulmanak).