Granito
Wikipedia(e)tik
Granito | ? | ||
Arroka igneoa | |||
---|---|---|---|
Mineral garrantzitsuak | Kuartzo Feldespato Mika |
||
Dentsitatea | 2,75 g/zm3 | ||
Maximoa | 2,80 g/zm3 | ||
Minimoa | 1,74 g/zm3 |
Granitoa arroka igneo plutoniko bat da, lurraren barnean magma geldo hoztean sortzen dena. Lurrazalean gehien dagoen arroka mota da. Mineral garrantzitsuenak kuartzo, feldespato eta mika dira.
Magma azidoa igotzen denean geldo hozterakoan sortzen da. Magma honek lurrazal kontinentalak baino magnesio gutxiago du eta beraz pisu espezifiko gutxiago. Hori dela eta gorantz igotzeko joera du eta tanta itxurako egitura erraldoiak sortzen dira. Solidotzea oso geldo eta presio altuan egin behar da. Feldespatoen tamainak hoztearen abiadura adieraziko du: feldespatoak geroz eta handiagoak orduan eta geldoago hoztu da magma. Gainazalean agertzen direnean higaduragatik batolito izena ematen zaie, eta oso gogorrak direnez mendiguneen goikaldeak osatu ohi dituzte.
[aldatu] QAPF sailkapena
QAPF sailkapenean kuartzoa %20tik %60ra, feldespato alkalinoa %65etik %30era eta plagioklasa %10etik %50era.
Granitoa QAPF diagrametan pikor larriko arroka plutonikoen artean sailkatzen da (granitoideak) eta kuartzo, feldespato alkalino (ortoklasa, sanidina edo mikroklina) eta feldespato potasikoaren arabera izendatzen da diagramaren QAP aldean. Silika gutxi duten granitoaren antzeko arrokek feldespatoideak izango dituzte (nefelina gisa) eta AFP atalean sailkatuko dira.
Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |