Hondartza
Wikipedia(e)tik
Hondartza, itsasoa eta lurra elkartzen diren lekua, normalean aldapa txiki batekin, hamildegirik gabe edo hauen azpian, arezko edo harri txikizko lurzoruarekin.
Aisialdi gune honetara jende dexente joaten da, batez ere udan. Bertan, bainatu zaitezke, ur ondoan ibili, urezko kirolak egin... Hondartzak gune publikoak izaten dira eta sorosleek zaintzen dituzte (hondartzak eta bertara doan jendea) uda garaian. Sorosleek zaindu gabeko hondartzak ere badaude. Hiru bandera izaten dituzte: berdea (lasaitasun osoz bainatu daiteke), horia (argi ibili beharra dago bainatu nahi badugu) eta gorria (erabat debekatuta bainatzea).