Justinianus I
Wikipedia(e)tik
Flavius Petrus Sabbatius Iustinianus, Justinianus izenez ezagutua. Kristo ondorengo 483. urteko maiatzaren 11-an jaio eta 565. urteko azaroan hila 82 urte zituela (garai hartarako, baita gaur egunerako ere zahar askoa)
Erromako ekialdeko imperioko buruzagi gorena izan zen (ikus Erromako Ekialdeko Inperioa) 527ko abuztuaren 1etik karguan hil zen arte. Bere general zen Belisarius-en eskutik berebiziko konkistak lortu zituen nahiz eta bereziki garaiko legediari egin zizkion ekarpenengatik den oroitua. Legeak bildu eta birmoldatu zituen.
Erroma-ko azken emperadore gisa ezagutzen da eta Eliza Ortodoxoak saindu-tzat du haren eguna azaroaren 14-an ospatzen delarik.