Kanputxea
Wikipedia(e)tik
Kanputxeako Erresuma |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Lema nazionala: ![]() ( Nazioa, Erlijioa, Erregea ) |
|||||
Ereserkia: Nokoreach | |||||
![]() |
|||||
Hiriburua | Phnom Penh 11°31′N 104°49′E |
||||
Hiri handiena | Phnom Penh | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Khmerera | ||||
Gobernua
Erregea
Lehen Ministroa |
Monarkia konstituzional Norodom Sihamoni Hun Sen |
||||
Independentzia - Aldarrikatua - Onartua |
Frantziatik 1949 1953 |
||||
Azalera - Guztira - ur % |
181.035 km² (88.) 2,5% |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2005) - Errolda (1998) - Dentsitatea |
14.071.000 (63.) 11.437.656 78 biztanle/km² (121.) |
||||
Dirua | Riel1 (KHR ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
(UTC +7) Ez (UTC +7) |
||||
Interneteko domeinua | .kh | ||||
Telefono aurrezenbakia | +855 |
||||
Herritarra | kanputxear | ||||
1AEBetako dolarra ere bai eguneroko dirua da |
Kanputxea (batzuetan Kanbodia) Asia hego-mendebaldeko estatua da, Indotxina penintsulan kokatua. Mugakide ditu Tailandia mendebaldean, Laos iparraldean eta Vietnam ekialdean. Oraingo estatua, Khmer Inperioaren oinordeko zuzena da, behin Indotxina osoa aginpean eduki zuen inperioa. Kanputxeako turismo baliabide nagusienetakoa Angkor Wat tenplu eta hiri galdua da, eta herriarentzat ikur nagusi bilakatu da, banderan agertzeak azaltzen duen bezala.
Hiriburua Phnom Penh da.
Eduki-taula |
[aldatu] Izenaren auzia
Hala ere, Kanputxea izena berezko khmerera izenetik gertuago dago, Cambodge frantsesetiko Kanbodia baino. Horrela, estatuaren berezko izena (ohiko idazkeran
), Preăh Réachéanachâkr Kâmpŭchea, Kanputxeako Erresuma. Etimologikoki honela da: Preah- (sakratu), Reach- (errege), -ana- (aginte) -châk (gurpil, botere eta agintearen ikurra).
Euskaltzaindiak Kanputxea hobesten du Kanbodiaren kaltetan. Berriak ere Kanputxea darabil.
Frantziaren kolonizazio garaian, Kanbodia zen izen ofiziala (Cambodge). 1953an independentzia lortu zutenetik, hainbat izen ofizial erabili dira nazioarteari begira:
- 1953-1970: Kanbodiako Erresuma (Royaume de Cambodge) monarkia garaian.
- 1970-1975: Khmer Errepublika (République Khmère) Frantziako Errepublikaren kalkoa.
- 1975-1979: Kanputxea Demokratikoa (Kampuchea démocratique) Khmer Gorriak komunisten aginpean.
- 1979-1989: Kanputxeako Herri Errepublika (République populaire du Kampuchea) Vietnamek babestutako gobernuaren aginpean.
- 1989-1993: Kanbodiako Estatua (État du Cambodge) izen neutrala Nazio Batuen aginpeann monarkia izan ala ez erabakitzen.
- 1994-orain: Kanbodiako Erresuma (Royaume du Cambodge) berrerabilia monarkia berrezartzean.
[aldatu] Geografia
Artikulu nagusia: Kanputxeako geografia
Kanputxea 181.040 km² luze-zabal da, Tailandiarekin 800 km muga ipar eta mendebaldean, 541 km Laosekin ipar-ekialdean eta 1.228 km Vietnamekin ekialde eta hego-ekialdean dituela. 443 km luze den itsasertza du Tailandiako Golkoan.
Geografia ezaugarri nagusia Mekong ibaiak sortutako ordokia da. Tonle Sap aintzirak uholde handiak sortzen ditu ordokian, urtaro lehorrean 2.590 km² eta eurien urtaroan 24.605 km² dituena. Ordoki honek biztanle kopuru handia du eta Kanputxearen bihotztzat jotzen da. Bertan, arroza landatzen da bereziki. Hori dela eta, estatuko %75a 100 m baino beherago dago, Tailandako muga inguruko Cardamon mendiak (gehienez 1.813 m) eta Dâmrei mendiak (500–1.000 m) izan ezik. Kanputxeako mendi garaiena Phnom Aoral da (1.813 m).
Kanputxeak montzoi garaia du, maiatzetik urrira hego-mendebaldeko haizeek Tailandiako Golkotik eta Indiako Ozeanotik hezetasuna baitaramate, euri jasa bortitzak irailetik urrira direlarik. Urtaro lehorra azarotik martxora da, garai lehorrena urtarril eta otsaila izanik. Tenperatura 10°–38°C tartekoa da.
[aldatu] Historia
Artikulu nagusia: Kanputxeako historia


Khmer herria Asia hego-ekialdeko lehenetakoa izan zen Indiatik ideia eta egitura politikoak ezartzen, batez ere lurralde zabalak erresuma zentralizatuen aginpean. Eskualdean ezarritako lehen erresuma ezaguna Funan izan zen, V eta VI. mendeetan garatu zena. Honen ondoren Chenla erresumak jarraitu zuen, oraingo Kanputxea, Laos, Tailandia eta Vietnamgo lurraldeak kontrolatu zituena.
Hala ere, khmer kulturaren urrezko aroa IX-XIII. mendeen artean izan zen, Kanbuja erresumaren garaian. Erresuma honek oraingo estatuari izenetako bat ematen dio: Kanbodia. Khmer Inperio honen hiriburua Angkor hirian zegoen, Mekong ibaiaren ertzean.
Inperioa gainbeheran hasi zen, erresumak indarra galtzen zuen heinean eta inguruko herrien oldarkortasuna gora egiten zuen heinean (batez ere siamdarrena eta txanpatarrena). Beste arrazoi batzuk dinastia barneko liskarrak eta ureztatze sistema konplexuen hondatzea izan zen. Angkorreko erregetzak 1431 arte iraun zuen, tailandiarek hiria hartu eta khmer erregeak hegoaldera ihes egin zuenean.
XV-XIX. mendeen artean gainbehera jarraitua izan zen, lurraldeen galera etengabean, batez ere Siam eta Vietnamen aurrean. XVIII. mendean Vietnamek Mekong ibaiaren delta bereganatu zuen eta XIX. mendean beste lurralde batzuk, khmer lurrak guztiz bereganatu eta kultura vietnamdu nahian.
Gainbeheraren beherenean Frantziaren protektoratu bihurtu zen 1863an, Indotxinaren zati moduan. Japoniaren okupazioaren ostean Bigarren Mundu Gerran, 1953an kanputxearrek independentzia aldarrikatu zuten.
Monarkia urte batzuen buruan, 1975-1979 artean Khmer Gorrien erregimen komunista ezarri zen, Pol Pot agintari zela. Garai honetan 2.000.000 inguru kanputxear hil zituen Gobernuak, etsai ezkutua delakoaren aurkako politikan, hau da, Kanputxean komunismoa ezartzearen aurka zeudenak aitzakia hartuta. Garai hau Vietnamek Kanputxea inbaditu zuenean amaitu zen, 1978ko abendutik 1979ko urtarrilera iraun zuen 17 eguneko gerran. Horrela, Pol Pot klandestinitatera igaro zen.
1991an, borrokan zeuden aldeek bake hitzarmena izenpetu zuten, Nazio Batuen babespean, eta hauteskunde demokratikoak egin ziren. Horrela, monarkia berrezarri zen eta Norodom Sihanouk errege koroatu. 1998an Pol Pot hil zen eta, ondoren, erregeak amnistia eskaini zien Khmer Gorriei. Hala ere, 2006an Khmer Gorrien Kanputxea Demokratikoak egindako genozidioaren aurkako epaimahaia eratu zen, Nazio Batuen babespean. Epaiketak 2007an hasi ziren, Kanputxeako biztanleen laurdena hiltzeko agindua eman zutenen aurka.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Kanputxea 20 probintziatan (ខេត្ត = khet) eta 4 udalerritan (ក្រុង = krong) banatua dago.
[aldatu] Probintziak
|
|
[aldatu] Udalerriak
- Kep
- Kompong Som
- Pailin
- Phnom Penh
[aldatu] Ekonomia
Kanputxeako ekonomia nekazaritzan oinarritua dago, batez ere arroz ekoizpenean. Azken urteotan turismoaren garapen lasterra izan da, batez ere Angkor Wat tenpluaren eta Phnom Penh hiriburuaren erakargarritasuna dela-eta.
[aldatu] Kanpo loturak
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
CIA - World Factbook geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak