Lyndon Baines Johnson
Wikipedia(e)tik
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Jaiotza data | 1908ko abuztuaren 27a | |
Jaiotza lekua | Stonewall, Texas (AEB) | |
Heriotza data | 1973ko urtarrilaren 22a | |
Heriotza lekua | Johnson City, Texas (AEB) | |
Lanbidea | Katedraduna | |
Agintaldi datuak | ||
Zenbakia | AEBtako 36. presidentea | |
Agintaldiaren iraupena |
1963ko azaroaren 22tik 1969ko urtarrilaren 20ra arte |
|
Lehen Dama | Lady Bird Johnson | |
Aurrekoa | John F. Kennedy | |
Ondorengoa | Richard M. Nixon | |
Alderdi politikoa | Demokrata | |
Presidenteordea | Inor ez (1963-1965), Hubert H. Humphrey (1965-1969) |
|
Sinadura |
Lyndon Baines Johnson (1908ko abuztuaren 27 - 1973ko urtarrilaren 22) Amerikako Estatu Batuetako 36. presidentea izan zen (1963–1969).
AEBetako kongresuan luze aritu ondoren, John F. Kennedyren presidenteordea bihurtu zen 1961ean. Honen hilketaren ostean, presidentzia hartu zuen Johnsonek. Alderdi Demokrataren hildo politikoari jarraiki, Great Society (Gizarte Handia) izeneko programa abian jarri zuen. Eskubide zibilak, osasun nahiz hezkuntza serbitzuen zabaltzea, eta pobreziaren kontrako "gerra" bultzatu zituen. Aldi berean, Vietnamgo gerran murgildu zen erabat. Izan ere, 1963an, AEBek 16.000 soldadu zituen Vietnamen, eta, 1968ko hasieran, 550.000. Horietako 1000 bat hilero hiltzen ziren.
1964an berriro hautatu zuten presidente. Baina haren ospea bueltarik gabe amildu zen 1966tik alderdien barneko tirabirak zirela eta. 1968ko hauteskundeetarako ez zen aurkeztu, bakegintzan kontzentratu nahi zuelako. Zaila da Johnsonen agintaldia epaitzea. Eskubide zibilean aurrerapauso sendoak eman bazituen ere, Vietnamgo Gerrak iluntzen dituzte.
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak | ||
---|---|---|
Washington • J Adams • Jefferson • Madison • Monroe • JQ Adams • Jackson • Van Buren • W Harrison • Tyler • Polk • Taylor • Fillmore • Pierce • Buchanan • Lincoln • A Johnson • Grant • Hayes • Garfield • Arthur • Cleveland • B Harrison • Cleveland • McKinley • T Roosevelt • Taft • Wilson • Harding • Coolidge • Hoover • F Roosevelt • Truman • Eisenhower • Kennedy • L Johnson • Nixon • Ford • Carter • Reagan • GHW Bush • Clinton • GW Bush |