Mendi
Wikipedia(e)tik
Mendi bat inguruko lurrak baino gorago dagoen lur-eremua da. Mendi batek aldapa handiak izaten ditu eta lekuaren arabera altuera ezberdinetatik gora kontsidera daitezke mendiak. Encyclopædia Britannicaren arabera, adibidez, mendi bat kontutan hartzeko 2.000 oinbetezko altuera izan behar du (610 m).
Munduko %24a menditsua da (lur-lehorraren arabera). Munduko populazioaren %10a gune menditsuetan bizi da. Munduko ibaia guztien sorburua mendietan dago eta munduko populazioaren erdiak baino gehiagok mendiak behar ditu bere ura lortzeko.
[aldatu] Mendirik garaienak
Munduko mendirik garaienak Himalaia mendatean daude eta 8.000 metrotik gora igotzen diren 14 mendi-tontor daude. Munduko mendirik garaiena Everest mendia da, (8.850 metro). Bigarrena K2 (8.861) da eta hirugarrena Kangchenjunga (8.586).
Kontinenteen arabera honako hauek dira munduko mendirik garaienak.
- Afrikan: Kilimanjaro (5895 m)
- Amerikan: Aconcagua (6959 m) (Ipar Amerikan McKinley mendia (6194 m) da altuena)
- Asian: Everest (8850 m),
- Europa: Elbrus (5633 m) (Europar Batasuna bakarrik kontutan hartuta Mont Blanc (4.808 m) da)
- Ozeania: Jaya (5029 m)
- Antartika: Vinson mendigunea (4897 m).
Euskal Herriko mendirik altuena Hiru Erregeen Mahaia da.