Ollaran
Wikipedia(e)tik
Ollaran |
|||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia | |||
Herriko bandera edo armarria baduzu, sakatu hemen irudia Commons-era igotzeko |
|||
Izen ofiziala | Ollaran | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Merindadea |
Espainia Nafarroako Foru Erkidegoa Iruñeko merindadea |
||
Posta-kodea | - | ||
![]() |
|||
Koordenatuak | - | ||
Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
- m 37.8 km2 km² 308 (2005) 9.1 bizt/km² |
||
Sorrera | XIII. mendea baino lehen | ||
Alkatea | - | ||
[-] | |||
Ollaran Nafarroako udalerria da, Iruñeko merinerrian kokatua. Ondoko herri hauek osatzen dute: Anotz, Arteta, Egillor-Beasoain, Iltzarbe, Ollo, Oskia, Saldise, Senosiain eta Ultzurrun. Mugakideak Arakil (iparraldean), Itza Zendea (ekialdean), Oltza Zendea (hegoaldean) eta Andia mendia dira.
[aldatu] Euskara
Antzinako kronikek dioten bezala, Iruñerriko betiko hizkuntza euskara izan da. Izan ere, Al-Himiari kronikagile musulmanak X. mendean Iruñerrikoaz idatzi zuen: "Gehienak euskaraz mintzatzen dira, eta beraz ez zaie ezer ulertzen".
XVI eta XVII. mendeetan gaztelania ulertzen ez zutenak bazeuden Ollaranen. Baina XIX. mendean galtzen hasi zen. 1863an Iruñerriko herri guztietan hitz egiten zen euskara, baina frankotan jadanik zaharrek baino ez zuten erabiltzen. 1904ko inkesta baten arabera, Ollarango Anotzen, Saldisen, Ollon, Ultzurrunen eta Senosiainen euskaraz mintzatzen zen. Ollaranen 1929an ere euskaldunak bazirela jakiten da. 1992ko abuztuan hil zen Iruñerriko azken euskaldunzaharra, Beorburuko Esteban Garbisu.
[aldatu] Bibliografia
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XI, Iruñea, 1992. ISBN: 84-235-1149-9
Ollaran | ||
---|---|---|
Anotz | Arteta | Egillor-Beasoain | Iltzarbe | Ollo | Oskia | Saldise | Senosiain | Ultzurrun |
![]() |
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |