Txinera
Wikipedia(e)tik
Txinera 汉语 Hànyǔ, 中文 Zhōngwén |
||
---|---|---|
Non mintzatzen den: | Txinako Herri Errepublika (Txina kontinentala, Hong Kong eta Macao), Txinako Errepublika (Taiwan eta beste uharte batzuk), Malaisia, Indonesia, Tailandia, Vietnam, Birmania, Kanbodia, Singapur, baita ere Japonia, Ipar Korea, Hego Korea, Filipinak eta txinatar taldeak mundu osoan zehar | |
Eskualdea: | (gehiengoak): Ekialdeko Asia eta Hego Asiako zati batzuetan (gutxiengoak): Txinatar taldeak Mendebaldeko Asia, Amerika, Afrika, Europa eta Ozeania |
|
Guztira hiztunak: | 1.300 milioi baino gehiago | |
Rankina: | 1 (hizkuntza bakar bezala hartuz gero) | |
Hizkuntza familia: | Sino-Tibetarra | |
Estatus ofiziala | ||
Hizkuntza ofiziala: | Txina, Taiwan, Singapur, Nazio Batuak | |
Araugilea: | Txinan: hainbat agentzia Taiwan: Mandarina Babesteko Kontseilua Singapur: Mandarina Babesteko Kontseilua Mintzatu Mandarina Kanpaina |
|
Hizkuntza kodeak | ||
ISO 639-1: | zh | |
ISO 639-2: | chi (B) | zho (T) |
ISO/FDIS 639-3: | — | |
Oharra: baliteke orri honek NAF fonetika ikurrak edukitzea Unicoden. |
Txinera (中文, zhōngwén) hizkuntza Sino-tibetarra da, Txina, Taiwan eta Singapurren ofiziala dena, mundu osoan gizatalde handiek hitz egiten dutena.
Egia esan, hizkuntza bakar bat baino hizkuntza familia bat da, nahiz eta txinatarrek dialektoak deitzea nahiago izan. Txinera munduan hiztun gehien dituen hizkuntza da, 1.300 milioi hiztunekin lehen hizkuntza moduan. NBEko 6 hizkuntza ofizialetako bat da.
[aldatu] Izenak
Zhōngwén-ez gainera, bertako hainbat izen daude hizkuntza txinatarrarentzako. Txinako Herri Errepublikan hànyǔ izena ere erabiltzen da. Idazteko Txinera sinplifikatua erabiltzen da.
Bestalde, Txinera normalizatuari pǔtonghuà deitzen zaio, eta Taiwanen berriz, guóyǔ. huáyǔ izena, Singapur, Malaisia eta hego-ekialdeko beste leku batzutan erabiltzen da. Herrialde hauetan Txinera tradizionala erabiltzen da idazteko.