Aminoazido
Wikipedia(e)tik
Aminoazidoa amino taldeaz (NH2) eta karboxilo taldea (-COOH) osaturiko gai elkartua da eta proteinak osatzen dituzten monomeroak deritze.
Inguru zelularrean, pH=7 egoeran, aminoazidoek ionizazio dipolarra dute. Egoera ioniko hori aldatu egiten da pH-aren arabera. Gluzidoak bezalaxe L eta D motakoak daude NH2 taldearen kokapenaren araberakoa, eskuinean egonez gero D eta ezkerrean L. Naturan aurki daitezkeen 20 aminoazidoak L motakoak dira.
Gai elkartu hauek solido, kristalino eta hidrosolugarriak dira. Aktibitate optikoak badituzte ere, hau da, argi polarizatua desbideratzeko gai dira eta propietate kimiko bereziak dituzte, adibidez, disoluzio basikoetan azidoak bait lira jokatzen dute; eta azidoetan alderantziz.