Dentsitate (fisika)
Wikipedia(e)tik
Fisikan dentsitate terminoak bolumen jakin batean dagoen masa kopuruari dagokio eta termino erlatibo zein absolututan erabili daiteke.
Dentsitate erlatiboak sustantzia baten masa eta ur bolumen beraren masaren arteko erlazioa finkatzen du, dimentsiorik gabeko magnitude bat delarik.
Dentsitate absolutuak bolumen unitateko masa adierazten du. Hau izan ohi da dentsitate erabiltzen denean eman nahi den adiera.
Sistema metriko hamartarrean, definizioz, uraren dentsitatea 1 da. Bere masa espezifikoa 1000 kg/m3-koa da, edo berdina dena, 1 kg/l-ko presioa atm 1 denean eta tenperatura 4ºC.
Dentsitatea lortzeko hainbat modu ezberdin daude. Objektu zurrunentzat zeinetan dentsitatea urarena baino handiagoa den, lehenengo bere masa balantza batean lortu eta ondoren bere bolumena. Bolumena kalkulatzeko uretan sar daiteke eta desplazatutako uraren kantitatea neurtu edo forma geometrikoa bada kalkulua modu zuzenean egin. Ondoren masa bolumenaz zaitzen da dentsitatea lortzeko.
Likidoen dentsitatea neurtzeko dentsimetro bat erabili daiteke. Tutu itxi bat da bi aldeetatik zeinetan pisu bat dagoen alde batean eta kalibratuta dagoen. Likidoa sartu eta zuzenean neurtzen da. Horretarako likidoak 20 ºCko tenperatura izan behar du eta dentsimetroa ezin da mugitu irakurketa egiten den bitartean.
[aldatu] Unitateak
Masa dentsitate unitateak, dentsitate unitate gisa ezagutzen dira. Erabilienak hauek dira:
- Kilogramo metro kubikoko
- Gramo zentimetro kubikoko
- Libra oin kubikoko.
[aldatu] Hainbat gairen dentsitatea
Gaia | Dentsitatea [kg/m³] |
Olioa |
|
Altzairua |
|
Ura |
|
Itsasoko ura |
|
Airea |
|
Alkohola |
|
Aluminioa |
|
Karbonoa |
|
Kautxoa |
|
Giza gorputza |
|
Diamantea |
|
Gasolina |
|
Izotza |
|
Burdina |
|
Hormigoia |
|
Zura |
|
Merkurioa |
|
Urrea |
|
Pomez harria |
|
Zilarra |
|
Platinoa |
|
Beruna |
|
Poliuretanoa |
|
Odola |
|
Lurra (Planeta) |
|
Beira |
|