Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra
Wikipedia(e)tik
Euskal pilota. Larrua harriaren kontra (gazteleraz La pelota vasca. La piel contra la piedra) 2003an Julio Medemek zuzendutako dokumentala da. Filmaren hizpidea Euskal Herriko egoera politikoa da: euskara, ETA, GAL, presoak eta biktimak, nahiz herrialdearen historia (karlistadak, Gernikako Bonbardaketa, baita Ibarretxe Plana ere) dira jorratzen diren gai nagusiak. Garai horretan eztabaidatzeari uko egiten zioten alderdi politikoen artean zubiak eraikitzea zen zuzendariaren asmoa, nahiz eta PPk filmean agertzea arbuiatu.
Dokumentalean Euskal Herriko irudiak, pilota partida eta herri kirolen une ezberdinak, beste film batzuetako eszenak zein zuzendariak egindako elkarrizketak tartekatzen dira. Medemen aurreko filmen amets moduko giroetatik urrun, Euskal Herriko errealitate gordina eta idilikoa elkarrekin bidaiatzen dira Mikel Laboaren musika lagun.
Filmaren behin-behineko muntaketa ikusi ondoren, Mirei Lluch-ek, ETAk hildako Ernest Lluchen alabak, aitaren jaraunspenaren zati bat eman zuen lagundu nahian.
[aldatu] Elkarrizketatuak
- Alberto Catalán. Unión del Pueblo Navarroko idazkari nagusia.
- Daniel Mujika. 2001ean ETAk hildako José Javier Mujika Leitzako UPNren zinegotziaren semea.
- Pablo Mosquera. Unidad Alavesaren idazkari nagusia.
- Felipe González. PSOEren Espainiako Gobernuko Presidentea (1982-1996).
- Juan Manuel Egiagarai. PSOEren Industriako Ministro ohia.
- Gotzone Mora. PSEren Batzar Exekutiboko kidea. Ermuako Forumako kidea.
- Txiki Benegas. PSEren presidente ohia.
- Gregorio Peces Barba. Espainiako konstituzioaren egilea PSOEren izenea.
- Patxi López. PSEren Idazkari Nagusia.
- Odon Elorza. Donostiako alkatea 1991tik PSEren izenean.
- Ana Urtxuegia. Lasarteko alkatea PSEren izenean.
- Ramon Etxezarreta. Donostiako Kultura zinegotzia PSEren izenean.
- Eduardo Madina. PSEren gazte arloko Idazkari Nagusia. ETAk egindako atentatu bat zela medio, zango bat galdu zuen.
- Marixabel Lasa. ETAk hildako Juan María Jáuregui PSEren izeneko Gipuzkoako gobernatzaile zibilaren alarguna. Eusko Jaurlaritzako biktimen arloko arduraduna.
- Javier Madrazo. Ezker Batua-Berdeak alderdiko koordinatzaile orokorra.
- Xabier Arzalluz. EAJren presidente ohia.
- Carlos Garaikoetxea. 1980 eta 1985 bitartean Eusko Jaurlaritzako lehendakaria EAJren izenea. Eusko Alkartasunaren fundtzaile eta presiente ohia.
- Jose Antonio Ardanza. 1985 eta 1998 bitartean Eusko Jaurlaritzako lehendakaria EAJren izenean.
- Juan Jose Ibarretxe. Egungo lehendakaria 1998tik EAJren izenean.
- Joseba Arregi. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburu ohia EAJren izenean. Egun alderdia utzi du.
- José Ángel Cuerda. Gasteizko alkate ohia EAJren izenean.
- Begoña Errazti. Egungo Eusko Alkartasunaren presidentea.
- Jean Grenet. Baionako alkatea. (frantsesez)
- Patxi Zabaleta. Aralarren Idazkari Nagusia.
- Julen Madariaga. ETAren fundatzaileetako bat. Aralarren kidea.
- Txomin Zuluaga. Zientzia Politiken irakaslea. Herri Batasuna eta HASIren fundatzaileetako bat.
- Arnaldo Otegi. Batasunaren Idazkari Nagusia
- Txema Montero. Ezker abertzalearen abokatu ohia. Sabino Aranaren Fundazioaren kidea.
- Carmen Galdeano. 1985ean GALek hildako Xabier Galdeanoren alaba. Exerateko presidentea.
- Anika Gil. ETAri ustezko laguntza emateagatik Guardia Zibilak atxilotua 2002ko otsailean Iruñean. Bost egun polizetxean eman ostean kargurik gabe aske utzita, torturak salatu zituen. (euskaraz)
- Eva Suárez. Espainiako Amnesty Internationalaren presidentea.
- Teo Santos. Ertzaina. Er.NE sindikatuaren kidea.
- Cristina Sagarzazu. ETAk hildako Ramón Doral ertzainaren alarguna.
- Hur Gorostiaga. "Le journal du Pays Basque" egunkariaren sortzaileetakoa. (euskaraz)
- Antoni Batista. Musika kritikaria. "La Vanguardia" egunkariaren kazetaria.
- Iñaki Ezkerra. ETAk mehatxatutako kazetaria eta idazlea.
- Mariano Ferrer. Kazetaria.
- Antonio Álvarez Solís. Kazetaria.
- Iñaki Gabilondo. Kazetaria.
- Javier Angulo. Kazetaria.
- Xabier Eguzkitze. Bertsolaria eta kazetaria. (euskeraz)
- Javier Ortiz. (El Mundo egunkariaren kazetaria eta idazlea.
- Jesús Altuna. Historialaria eta Antropologoa.
- Tomás Urzainki. Historialaria eta idazlea.
- Juan Pablo Fusi. Historialaria.
- Jean Louis Davant. Idazlea eta euskaltzaina. (euskaraz)
- Jose Maria Satrustegi. Idazlea, etnografoa eta euskaltzaina.
- Jean Gratien Haritschelhar. euskaltzainburua (euskaraz)
- Ander Manterola. Ikertzaile etnografikoa.
- Paco Etxeberria. Medikua.
- Ramón Zallo. Informazio zientzietan doktorea.
- José María Garmendia. Historia Garaikideko katedraduna.
- Fernando Reinares. Zientzia politiketako katedraduna. Nazio Batuen Erakundeko "Terrorism Prevention Branch" arloko kidea.
- Antonio Elorza. ETAk mehatxatutako zientzia politiketako katedraduna.
- Ramón Altzate. Psikosoziologoa.
- Imanol Zubero. Soziologian doktorea. Gesto por la Paz elkarteko kidea.
- José Ignacio Ruiz de Olabuenaga. Soziologia eta Zientzia politiketan doktorea .
- Javier Elzo. ETAk mehatxatutako soziologoa. Bizkartzain bizkarrez agertzen da elkarrizketaren zati batean.
- Ramon Saizarbitoria. Soziologoa eta idazlea.
- Bernardo Atxaga. Idazlea.
- Kirmen Uribe. Idazlea. (euskaraz)
- Javier Sádaba. Filosofoa.
- Antxon Lafont. Baionako enpresaria.
- Txentxo Bengoetxea. Musikaria.
- Fermin Muguruza. Musikaria. (euskaraz)
- Sabino Aiestaran. Frantziskotar katedraduna.
- Iñaki Villota. Apaiza.
- Alec Reid. Ipar Irlandako apaiza. (ingelesez)
- Harry Barnes. Carter Foundationeko kidea. (ingelesez)
- Jonan Fernández. Elkarri elkarteko sortzaileetakoa.
- ETAko presoen hainbat senide Huelvako espetxe batera zihoazela.