Fernao de Magalhaes
Wikipedia(e)tik
Fernão de Magalhães (Magallanes) (1480-1521) esploratzaile portugaldarra zen. Espainiako Koroarentzat lanean, portugaldarrek erabiltzen ez zituzten itsasbide berriak aurkitu nahian, Ameriketaruntza abiatu zen. Magallanes itsasartea europar batek lehenego aldiz igarota (horregatik izena), Filipinetara iritsi zen. Bertan hil zen 1521eko apirilaren 27an. Itsasontziaren ardura Elkano euskal marinelak hartu zuen bere gain. Hiru urte igaro ziren itsasontzia Sevillaraino iritsi zen arte, munduari lehen bira osoa eman zion itsasontzia izanik.
Ozeano Barean nabigatu zuen lehenengo europarra izan zen, eta Malaisia, Indonesia eta Filipinakekin harreman onak izan zituen.