Garapen iraunkorra
Wikipedia(e)tik
Garapen iraunkorra garapen mota bat da (ekonomien, hirien, gizarteen eta abarrena), ondorengo belaunaldien garapena ez duena eragozten, baliabide naturalen eta ondarearen kalitatea eta kantitatea gordez.
Helburua hiru zutabe hauek bateratzea da:
- aurrerapen ekonomikoa.
- bidezko gizartea.
- ingurumenaren babesa.
Bateratze hau hiru zutabeen edo kontzeptuen arteko harremanean datza. Harreman hau 3 B kontzeptuak dira:
- Bidezkoa (Ekonomia eta Gizartearen artean)
- Bizigarria (Gizartea eta Ingurumenaren artean)
- Bideragarria (Ingurumena eta Ekonomiaren artean)
3 B hauek betetzen badira, Garapen Iraunkorra beteko da.
Eduki-taula |
[aldatu] Izenaren inguruan
Kontzeptu hau izendatzeko Euskaltzaindiak garapen iraunkorra terminoa hobetsi du 2004ko urtarrilaren 30ean, frantsesaren bidetik: devéloppement durable (hala ere, Frantzian eztabaida handia dago ez ote den Devéloppement soutenable erabili behar. Askok horrela darabilte[1]). Ingelesak eta gaztelaniak bide beretsua erablizten dute: Sustainable development eta Desarrollo sostenible. Hauen bidetik euskarak badu beste termino bat: Garapen jasangarria.
Hala ere, hainbat ikertzailek nahiago dute kudeaketa jasangarri terminoa, dena ez baita garapena, ezta iraunkorra ere izan behar, eraldaketa kontzeptuaren barnean baitago.
[aldatu] Historia
1972: Estokolmoko adierazpena. Eko-garapena kontzeptua agertu zen, hau da, garapen ekonomikoa ezin dela kontuan hartu horrekin batera gizarte garapenik eta naturaren babesik ez badago.
1987: Brundtland txostena. Garapen iraunkorra garapen mota bat da, oraingo beharrei erantzuten diena baina ez dituena ondorengo belaunaldienak eragozten. Honi bi kontzeptu atxiki zaizkio: "beharren kontzeptua", batez ere probreenen oinarrizko beharrei lehentasuna ematea, eta gure teknikak eta gizarte organizazioaren "mugek" duten eragina ingurumenaren gaitasunean oraingo eta geroko beharrei erantzuteko.
1992: Rio de Janeiroko goi bilera. Garapen Iraunkorra kontzeptuaren garrantzia eta hau ezagutarazteko/mediatizatzeko ahalegina. Agenda 21 delakoen sorrera.
2000: Johannesburgoko goi bilera. Estatuburuek, gobernu ordazkariek eta GBEek itun bat hitzartu zuten, baliabide naturalen eta bioaniztasunaren babesa bultzatzeko.
2005: Kiotoko protokoloa. Berotegi efektua sortzen duten gas isuriak murrizteko ituna.
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Kanpo loturak
Sustatu.com artikulua Euskaltzaindiaren erabakiari buruz
Garapen Iraunkorrari bururuzko pdf txostena Bizkaiko Foru Aldundia