Isabel II.a Espainiakoa
Wikipedia(e)tik
Isabel II.a Borboikoa (Madril, 1830 - Paris, 1904) Espainiako erregina izan zen 1833 eta 1868 urtean.
Bere jaiotzak eta tronuratzeak Lehen Gerra Karlistari hasiera eman zion. Euskal Herria aukeratu zuen udaleku (Donostia, Zarautz eta Lekeitio).
La Gloriosa izenez ezagututako estatu kolpeak tronutik bota zuen eta Parisa alde egin zuen. 1870ean bere seme Alfontso XII.aren alde abdikatu behar izan zuen.
[aldatu] Erregetza
Sakontzeko, irakurri: Isabel II.aren erregealdia
Isabel II.aren erregealdia Espainiaren trantsizio garai batean izan zen, erregetzak parlamentuari hainbat botere igaro baitzion. Erregealdian, Amerikako kolonia gehienek independentzia lortu zuten. Erreginak Espainiako politikan sarri eskuhartzen zuen, politikarien artean ondoeza sortuz eta, azkenean, 1968ko Iraultza eraginez.