Jehobaren Lekukoak
Wikipedia(e)tik
Jehobaren Lekukoak elkarte erlijioso kristaua da. Kristau kongregazio milenarista, Charles Taze Russellek (1852-1916) 1875an Pittsburghen sortua. Joseph Franklin Rutherford-ek (1869–1942), bigarren presidentea izango zenak, 1931. urtean Jehobaren Lekuko izena jarriko zion. Izena ez ezik, honek Russellen doktrina guztia errotik eraldatu zuen.
Gure artean bereziki ezagunak dira atez-ate beren sinismenak zabaltzen dituztelako, Jesukristo itzuli dela eta horren ondorioz Armagedoia eta Mundu Ordena Berri baten atarian gaudela aldarrikatzen dute, batik bat. Ez dute politikan parte hartzen, odol-transfusioak ez dituzte onartzen, ez eta erlijio kutsua eduki dezakeen edozein jai ere (eguberriak, inauteriak, urtemugak, e.a.) Beste erlijio edo sinismen guztiak satanikotzat jotzen dituzte.