KDE
Wikipedia(e)tik
![]() |
|
---|---|
KDE 3.5ren irudi bat GNU/linux sistema eragilepean. | |
KDE garatzaile taldea | |
S.E.:
|
Plataforma-anitza |
Mota:
|
Mahaigain ingurugiro grafikoa |
GPL, LGPL, BSD eta beste hainbat. | |
Bai | |
http://www.kde.org/ www.kde.org |
Eduki-taula |
[aldatu] Jatorria
KDE, K Desktop Environment (K iDazmahai ingununEa) mahaigain ingurune eta garapen plataforma librea da. Trolltech-eko Qt liburutegian oinarritzen da. Unix eta Unix-moduko sistema gehienetan abiarazten da, hala nola GNU/Linux, BSD eta Solaris. Mac OS X-era ere egokitu da X11 geruza erabiliz eta Microsoft Windows-era, Cygwin erabiliz. KDevelop, software garapen tresna eta Koffice, bulego programa multzoarekin batera garatzen da.
"K" hasieran "Kool" esan nahi zuen, CDE-rekin hitz jokoa eginez, CDE Common Desktop Environment esan nahi bait du. Dena den, laister esanahia aldatu egin zen bakarrik "K" izateko, L-ren aurretik lehen hizkia alfabeto latinoan (L Linux-engatik).
Proiektuaren maskota Konqi izeneko dragoi berde bat da. Konqi hainbat aplikazioetan aurki daiteke, adibidez "KDE-ri buruz" lehioan.
[aldatu] Historia
Proiektua 1996eko urrian hasi zuen Matthias Ettrich programadore alenaniarrak, Unix motako sistementzat mahaigain ingurune grafikoa bateratu baten bila. Data horietanGNUren GPL lizentziarekin bat ez zetorren Qt liburutegia hautatu izanak (nahiz eta QPL askea izan) eta garatzeko C++ hizkuntza erabili izanak, 1997an GNOME mahaigain ingurunearen proiektu aurkariaren etorrera ekarri zuen. Egun, bi proiektuen norgehiagoka positibotzat jotzen da, garatzaile taldeek elkar inspiratzen eta elkarlan iraunkorraz jarduten dutelarik.
1998an, KDE 1.0 argitaratu zen. Bertsio horrek ataza barra, aplikazioa eragile bat, ikonoak izan zezakeen mahaigaina, fitxategi kudeatzaile bat (Kfm) eta beste hainbat aplikazio zekarren. 2000. urtean argitaratu KDE 2.0ak, ia osorik berridatzia izan zen. Bertsio horrek, une berean web arakatzaile eta fitxategi kudeatzaile den konqueror zekarren, aplikazioen arteko integrazioa helburu zuten beste teknologia berri askoren artean. KDE 3.0 2002.ean argitaratu zen, KDE 2aren eboluzioa izan zelarik. KDE 4.0 bertsioak, 2007ko urriak 23an argia ikustea aurrikusita dago.
[aldatu] Filosofia

KDE egokieraren printzipioan datza. Erabiltzaileak KDEren osagai guztiak bere beharretara egokitu ditzake. Aukerarik aurrentanak ere, menu eta ezarpen dialogoen bitartez alda daitezke. Erabiltzaile aurreratuek, eskuz alda ditzazkete ezarpen fitxategiak, sistemaren portaeran kontrol zehatzagoa eskuratzeko.
KDEren itsura maila ezberdinetan alda daiteke. Bai lehio kudeatzailea (Kwin deritzona), baita kontroletan (botoiak, menuak, etab.) ere. Itxura hobetzen duten mahaigain gai aldagarriak ere badaude. Horregatik, KDEren bertsioek hainbat itxura dituzte. Erabiltzaileen artean, unean-uneko itxurarik zabalduena, haukeratzen delarik argitaralpen bakoitzeko itxura leheneratua.
Modu leheneratu batez lan egin beharrean, behar eta nahietara egokitu daitekeen mahaigain ingurune grafikoa lortzea da KDEren helburua. Ahala ere, KDE erabilerraza da erabiltzaile berrientzat.
Proiektutik kanpoko hainbat pertsonek Microsoft Windows mahaigaineekiko antza eta berrikuntza eza leporatzen diote. Ohar hau ordea, sistemaren egokiera leheneratuan datza, Windows ingurunean lan egitera ohituta den jendeari integrazioa errazteko pentsatuta baitago.
[aldatu] Bertsioak
- Urriaren 14 1996: Matthias Ettrich proiektua iragartzen du. [1]
- Uztailaren 12 1998: KDE 1.0 kaleratu zen
- Otsailaren 6 1999: KDE 1.1 kaleratu zen
- Maiatzaren 3 1999: KDE 1.1.1 kaleratu zen
- Irailaren 13 1999: KDE 1.1.2 kaleratu zen (KDE 1.2 planeatu zen, baina ez zen inoiz kaleratu)
- Abenduaren 15 1999: KDE 1.89, edo Krash (garatzaileentzako bertsio ezegonkorra)
- Otsailaren 6 1999: KDE 1.1 kaleratu zen
- Urriaren 23 2000: KDE 2.0 kaleratu zen
-
- Abenduaren 5 2000: KDE 2.0.1 kaleratu zen
- Otsailaren 26 2001: KDE 2.1 kaleratu zen
- Martxoaren 27 2001: KDE 2.1.1 kaleratu zen
- Apirilaren 30 2001: KDE 2.1.2 kaleratu zen
- Abuztuaren 15 2001: KDE 2.2 kaleratu zen
- Irailaren 19 2001: KDE 2.2.1 kaleratu zen
- Azaroaren 21 2001: KDE 2.2.2 kaleratu zen
-
- Apirilaren 3 2002: KDE 3.0 kaleratu zen
-
- Maiatzaren 22 2002: KDE 3.0.1 kaleratu zen
- Uztailaren 2 2002: KDE 3.0.2 kaleratu zen
- Abuztuaren 19 2002: KDE 3.0.3 kaleratu zen
- Urriaren 9 2002: KDE 3.0.4 kaleratu zen
- Azaroaren 18 2002: KDE 3.0.5 kaleratu zen
- Abenduaren 21 2002: KDE 3.0.5a kaleratu zen
- Urtarrilaren 28 2003: KDE 3.1 kaleratu zen
- Martxoaren 20 2003: KDE 3.1.1 kaleratu zen
- Apirilaren 9 2003: KDE 3.1.1a kaleratu zen
- Maiatzaren 19 2003: KDE 3.1.2 kaleratu zen
- Uztailaren 29 2003: KDE 3.1.3 kaleratu zen
- Irailaren 16 2003: KDE 3.1.4 kaleratu zen
- Urtarrilaren 14 2004: KDE 3.1.5 kaleratu zen
- Otsailaren 3 2004: KDE 3.2 kaleratu zen
- Martxoaren 9 2004: KDE 3.2.1 kaleratu zen
- Apirilaren 19 2004: KDE 3.2.2 kaleratu zen
- Ekainaren 9 2004: KDE 3.2.3 kaleratu zen
- Abuztuaren 19 2004: KDE 3.3 kaleratu zen
- Urriaren 12 2004: KDE 3.3.1 kaleratu zen
- Abenduaren 8 2004: KDE 3.3.2 kaleratu zen
- Martxoaren 16 2005: KDE 3.4 kaleratu zen
- Maiatzaren 31 2005:KDE 3.4.1 kaleratu zen
- Uztailaren 27 2005:KDE 3.4.2 kaleratu zen
- Urtarrilaren 5 2005:KDE 3.4.3 kaleratu zen
- Azaroaren 29 2005:KDE 3.5 kaleratu zen
- Urtarrilaren 31 2006:KDE 3.5.1 kaleratu zen
- Martxoaren 28 2006:KDE 3.5.2 kaleratu zen
- Maiatzaren 31 2006:KDE 3.5.3 kaleratu zen
-
- 2007ren lehen hilabeteak: esperotako KDE4ren kaleratze data