Ketxua
Wikipedia(e)tik
Ketxua edo Kitxua Runa Simi |
||
---|---|---|
Non mintzatzen den: | Argentina, Brasil, Bolivia, Txile, Kolonbia, Ekuador, Peru | |
Eskualdea: | Andeak | |
Guztira hiztunak: | 10.000.000 | |
Hizkuntza familia: | Ketxuarra | |
Estatus ofiziala | ||
Hizkuntza ofiziala: | Bolivia eta Peru | |
Araugilea: | ez du | |
Hizkuntza kodeak | ||
ISO 639-1: | qu | |
ISO 639-2: | que (B) | que (T) |
ISO/FDIS 639-3: | - | |
![]() |
||
Oharra: baliteke orri honek NAF fonetika ikurrak edukitzea Unicoden. |
Ketxua, Kitxua edo Runa simi Amerikan laugarren hizkuntza mintzatuena da, ingelesa, gaztelera eta portugesaren ondoren. 14 milioi hiztun inguru daude munduan, Andeetako eskualdeetan nagusiki barreiatuta.
Ofiziala da Perun, Bolivian (Cochabamba, Chuquisaca, Potosi, La Paz eta Oruro departamenduetan nagusiki) eta Kolonbian (Putumayo eta Nariño departamenduetan).
Jatorrizko hiztunak bizi dira Ekuadoren, Argentinan (Salta, Jujuy eta Santiago del Estero probintzietan) eta Txilen (Antofagasta) ere bai.
Familiei dagokienez, hizkuntza isolatua da.
Kitxua hitzak "inguru epela" esan nahi du eta Runa simi-k "gizakien hizkuntza" (Kastilla simi: gaztelera, Inka simi: Inken hizkuntza).
[aldatu] Historia
- 1538an Frai Domingo de Santo Tomás domingotarra ailegatu zen Perura eta "gizakien hizkuntza" ikasi zuen eta bertako biztanleak ebanjelizatzeko erabili zuen. 1560an Valladoliden argitaratu zituen "Gramática o Arte de la Lengua General de los Incas o los Reyes del Perú" eta "Vocabulario de la Lengua General del Perú llamada Quichua" liburuak.
- 1680an Juan de Espinoza Medrano apaiz perutarrak argitaratu zituen "Rapto de Proserpina" eta "Uska Pawqar, el hijo pródigo" fikziozko liburuak.
- 1935ean José María Arguedas idazleak "Agua" argitara eman zuen.
- 1964an Alfredo Torero Fernández hizkuntzalari eta antropologo perutarrak "Los dialectos quechuas" lan mardula argitaratu zuen.
- 1976an Rodolfo Cerrón Palomino hizkunztalari perutarrak (Toreroren ikaslea) lehendabiziko hiztegia huanka aldaeran.
- 1994an Cerrón-ek kaleratu zuen "Hegoaldeko ketxua" (Peruko hegoaldea, Bolivia eta Argentina) batuaren hiztegia.
[aldatu] Dialektoak
Bi adar nagusi desberdintzen dituzte: Ketxua I edo Waywash eta Ketxua II edo Wanp'una. Bigarrena hiru azpi-adarretan banatzen da: A (Yunyay), B (Chinchay) eta C (Hegoaldekoa).
Alfredo Torero hizkuntzalari perutarraren arabera, 7 multzotan banatuko ditugu:
- Ankax-Huanuko (I).
- Tarma-Huanuko (I).
- Jauja-Huanka (I).
- Kajamarka-Kañaris (IIA)
- Chachapoyas-Lamas (IIB)
- Ekuador-Kolonbia (IIB)
- Hegoaldeko ketxua (Ayacucho, Cusco, Bolivia eta Santiago del Estero).
[aldatu] Kanpo loturak
Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |
Kategoriak: Hizkuntza isolatuak • Bolivia • Peru • Ekuador • Argentina • Txile • Kolonbia