Libio Severo
Wikipedia(e)tik
Libio Severo, latinez Libius Severus, mendebaldeko erromatar enperadorea izan zen 461etik 465 arte.
Maiorianoren heriotzaren ostean, Rizimerok Libio Severo enperadore izendatu zuen. Ekialdeko Leon I.ak ez zuen izendapen hori onartu.
Historialariek Rizimeroren panpinatzat jo zuten Libio Severo. Hala ere, ez dago Libio Severoren inolako erregistrorik. Txanpon batzuk egin zituen, zeinek atzeko aldean Rizimeroren sigilua zuten.
465eko abuztuaren 15ean hil zen Libio Severo. Historialari garaikideek uste zuten Rizimerok pozoitu zuela. Hipotesi hori, ordea, ez dago frogaturik.