Vespasiano
Wikipedia(e)tik
Vespasiano (latinez Imperator Caesar Vespasianus Augustus eta jatorriz Titus Flavius Vespasianus) (K. o. 9ko azaroaren 17 - K. o. 79ko ekainaren 23) erromatar enperadorea izan zen, Flaviar leinuko lehena. Hurrengo bi enperadoreen (Tito eta Domiziano) aita izan zen.
Boterea Lau enperadoretako urte iskanbilatsuan eskuratu zuen. Erreformengatik eta Judearen kontrako kanpainarengatik ezagutzen zaio Vespasianori.