Konstantzio Kloro
Wikipedia(e)tik
Konstantzio Kloro, latinez Gaius Flavius Valerius Constantius (250eko martxoaren 31 - 306ko uztailaren 25) Mendebaldeko Erromatar Inperioko enperadorea izan zen 305etik hil zen arte. Kloro (zurbila) goitizena bizantinar historialariek eman zioten. Konstantino I Handiaren aita zen Konstantzio.
Jatorri grekozko familia batean jaioa, haren estreineko urteei buruz ez dago informazio garbirik, guregana ailegatu zaiguna historian baino mitoetan oinarritzen baita. 296 inguruan Konstantzio Britanian aritu zen, tribu batzuen matxinadak bertan behera uzten.
Abilezia militarra erakutsita eta Dalmatia probintziako gobernatzailea izan ondoren, Maximianok zesar titulua eman zion 293an, zeinen alabarekin ezkondu zen, lehenengo emazteaz, Helenaz, dibortziatu ostean.
Germaniako mugak indartuta, germaniar inbasioak geldiarazi ahal zituen. Kristauen jazarpenari zegokionez, gupidatsu jokatu zuen Konstantziok.
305eko maiatzaren 1ean augusto titulua jaso zuen. Baina hurrengo urtean Yorken hil zen, piktoen kontrako kanpaina batean. Konstantino semeak ordezkatu zuen Britanian eta Galeriok Erroman.