Luxenburgera
Wikipedia(e)tik
Luxenburgera (jatorrizko hizkuntzan: Lëtzebuergesch, frantsesez: Luxembourgeois, alemanez: Luxemburgisch, Balonieraz: Lussimbordjwès) Luxenburgon hitz egiten den Mendebaldeko Germaniar hizkuntza bat. Luxenburgon ofizialak diren hiru hizkuntzetako bat da 1984az geroztik, frantsesarekin eta alemanarekin batera.
Luxenburgera ingurumariko beste hainbat tokitan ere hitz egiten da, hala nola Belgikan (Arlon inguruko Luxenburgo probintzian), Frantzian (Lorrenako zati batean) eta Alemanian (Bitburg eta Trier inguruan). Alemanian eta Lorrenan alemanaren tokiko dialektotzat hartzen dute. Bigarren Mundu Gerraz geroztik utzi egin zitzaion herrialde horietan luxenburgera irakasteari, eta hori dela eta ia adineko jendearen artera soilik mugatu da egun hizkuntza honen erabilera.
300.000 bat hiztun badira munduaren luze zabalean.
Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |