Maximilien Robespierre
Wikipedia(e)tik
Maximilien-Marie-Isidore de Robespierre (Arras, Pas-de-Calais, 1758 maiatzaren 6 - Paris, 1794 uztailaren 28) politikari frantziarra zen, Montagnard taldearen burua.
1789an EEOOetan Hirugarren Estatua ordezkatzeko hautatua izan zen. Rousseauren teorien aldekoa zen eta Asanblada Konstituziogilean parte hartu egin zuenean gizonen sufragio unibertsalaren eta errepublikaren aldekoa agertu zen. 1790.urtean jakobinoen klubeko burua bihurtu zen. Bi urte geroago Konbentzioan parte hartzeko hautatua izan zen, eta jakobinoak erakunde horretan nagusitasuna zeukatela ikusita diktaduraren antzeko erregimena ezarri zuen eta Izualdia deritzon garaia hasi egin zuen. Garai horretan Iraultzaren kontrara joateko edozein susmagarri gillotinan hil zuten (16.000 pertsona inguru). Egoera hori jasanezina zela ikusita burgesia moderatuak Thermidor estatu kolpearen bidez Robespierre boteretik kendu eta gilotinatu zuten 1794.urtean bere jarraitzaile batzuekin batera eta jakobinoen kluba legez kanpokoa izedatu zuten.