Neandertaleko gizaki
Wikipedia(e)tik
Neanderthaleko gizakia | ||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Neanderthal baten irudia |
||||||||||||||
Sailkapen Zientifikoa | ||||||||||||||
|
Neanderthal edo neandertaleko gizakiaren garaiera Homo sapiensaren antzekoa zen, baina bai beso eta baita hankak ere motzak zituela esan dezakegu. Gihar sendoak zituzten, eta ondorioz pisu gehiago. Honek, hezurren bolumenean ere zerikusirik izan zuen. Hauen hezurrak, potoloagoak izango liratezke. Gizaki indartsuak ziren. Garezurraren bolumenari dagokionez, gureak baino bolumen handiagoa zuen. 1500 eta 1600 c. c. bitartekoa.
Belarra izan zen gizaki hauen dietako parte garrantzitsuena, bertatik hezurrek behar zuten kaltzioa lortzen bait zuten. Haragia, konplementu gisa besterik ez zuten erabiliko. Glaziazioengatik, Neanderthalek haragia besterik ez zuten lortzen, beraz esan dezakegu, haragia jatera ohitutako gizakia genuela.
Animali handiak ehizatzen zituzten, teknika ezberdinak erabiliz. Animaliaren bat harrapatu ezkero, zatitu, eta elikatzeko zein beste hainbat ekintzetarako funtsezkoak ziren zatiak besterik ez zituzten hartzen. Haziez, fruituz eta beste hainbat naturako elemtuz elikatzen ziren baita ere. Oso argiak zirenez, eta ingurunea oso ondo ezagutzen zutenez, animalia eta landare gehien hazten ziren lekuetan finkatzen ziren.
Erremintak egiteko lehengaiak erabiltzen zituzten. Erreminta hauek, mota guztietako lanetarako erabiltzen zituzten. Jaurtitzeko egurrezko lanzak egiten zituzten batik bat.
Beraien artean komunikatzen ziren. Honetarako mota guztietako zaratak emititzen zituzten. Komunikatzeko beharrak sortu zuen komukazio hori, ezinbesteko bait zen ehiza eta honelako beste ekintza batzuetan komunikazioa. Bazuten honetarako moldatua zegoen laringea eta hortik dator hitz egiten zutenaren ustea. Bizitza sozial handia zutela erakusten dute aurkitutako hainbat fosilek.
Sua erabiltzen zuten era sistematiko batean: behar zuten momentuan bakarrik pistuz.