Norvegia
Wikipedia(e)tik
Norvegiako Erresuma Kongeriket Norge |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Lema nazionala: Erregerena: Alt for Norge ( Dena Norvegiarentzat ) Konstituzionala: Enig og tro til Dovre faller (Batua eta Leiala Dovre mendiak erori arte ) |
|||||
Ereserkia: Ja, vi elsker dette landet | |||||
![]() |
|||||
Hiriburua | Oslo 59°56′ N 10°41′ E |
||||
Hiri handiena | Oslo | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Norvegiera1 | ||||
Gobernua
Erregea
Lehen Ministroa |
Monarkia konstituzionala Harald V Jens Stoltenberg |
||||
Konstituzioa Independentzia - Aldarrikatua - Onartua |
1814 maiatzaren 17 Suediarekiko batasunetik 1905 ekainaren 7 1905 urriaren 26 |
||||
Azalera - Guztira - ur % |
324.2202 km² (68.) 6,0% |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2006) - Errolda (2001) - Dentsitatea |
4.641.500 (114.) 4.520.947 142 biztanle/km² (166.) |
||||
Dirua | Norvegiar Koroa (NOK ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC +1) Bai (UTC +2) |
||||
Interneteko domeinua | .no | ||||
Telefono aurrezenbakia | +47 |
||||
Herritarra | norvegiar | ||||
1nazio hizkuntza ofizialak bokmål eta nynorsk norvegierak dira. Samiera koofiziala da sei udalerrietan eta finlandiera udalerri batean 2Svalbard eta Jan Mayen kanpo |
Norvegia Europa iparraldeko erresuma da, Eskandinaviako mendebaldean kokatua eta mugakide Suedia, Finlandia eta Errusiarekin. Norvegiako Ipar Ozeano Atlantikoko kostaldean fiordo ezagunak aurkitzen dira.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Norvegia Eskandinaviaren mendebaldean kokatzen den estatu luzea da (1752 km ipar-hego, 430 km zabalekin alderatuta). Ozeanoaren ertzean eta Golkoko korrontetik hurbil dagoenez, bertako klima latitude bereko beste estatuetakoa baino epelagoa da bezain.
Norvegia herrialde malkartsu eta menditsua da, batez ere granito gotorrezkoa. Izozguneek orografia berezia eratu dute. Ikusgarriena fiordoak dira, lurrean ebakitako arroilak urez bete direnak. Handiena Sognefjorden da. Norevegian ere izozgune, uharte eta ur-jauzi ugari daude.
[aldatu] Historia
Bikingoen garaian, IX. mendean, Norvegia erresuma burujabe bihurtu zen eta ekialdeko lurraldeak bereganatzen hasi (Feroe uharteak, Islandia, Britainiar uharteak, Groenlandia. 1387an, errege dinastia desagertu zen, Danimarka eta Suediarekin Kalmar Batasuna eratuz. Urteak joan ahala, Norvegia Danimarkaren eskulade periferiko bihurtu zen, Europatik hare gehiago bananduz protestantismoa bereganatu baitzuen, San Olaf ikustera zetozen erromesak geldituz.
Napoleon Bonapartek Danimarka eta Suedia 1814an gainditu zituen, Atlantikoko jabegoak izan ezik. Horrela, Norvegiak konstituzio berria lortu zuen, Suediarekin anaiarteko harremana mantenduz. Hala ere, ezinegon politikoak independentzia eskatzera bultzatu zuten, 1905eko urriaren 26an lortuz.
Lehen Mundu Gerran estatu neutrala izan zen eta gauza bera egiten saiatu zuen Bigarrenean, baina Alemaniak 1940 urtean inbaditu zuen. 1945an askatua izan zen eta, aurreko gerretako neutraltasuna zela eta, NATO eta Nazio Batuen Erakundearen sortzaile izan zen (Trygve Lie lehen idazkari nagusia izazendatuz).
[aldatu] Banaketa administratiboa
Sakontzeko, irakurri: Norvegiaren banaketa administratiboa
Norvegia 19 konterritan banatzen da (norvegieraz Fylke, pluralean Fylker) eta 434 udalerritan.
|
|
|
[aldatu] Kultura
[aldatu] Literatura
Artikulu nagusia: Norvegierazko literatura
- Henrik Ibsen (1828-1906).
- Kjell Askildsen (1929-).
[aldatu] Musika
- Orkestrak: Bergen filharmoniske orkester.
- Musikagileak: Edvard Grieg (1843-1907).
[aldatu] Zientzia
- Roald Amundsen (1872-1928), esploratzailea.
[aldatu] Kanpo loturak
Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
CIA - World Factbook geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak
- Norway.info - Webgune ofiziala