Opio
Wikipedia(e)tik
Opioa droga analgesiko narkotiko bat da, lo-landaretik (Papaver somniferum) ateratzen dena.
[aldatu] Bilketa eta prestaketa
Opioa amapolen buru berdeetan ebaki txikiak eginez ateratzen da, lorearen hostoak erori eta egun gutxira. Ebakietatik esne itxurako latex zuri bat ateratzen da, lehortzean erretxin arre likatxu bat bihurtzen dena. Erretxin honetatik opio garbia ateratzen da, eta hau denbora gehiago lehortzen utziz gero, kristal itxurako harri ilunagoa bihurtzen da, alkaloideen kontzentrazioagatik.
Opioak ondorengo alkaloideak ditu
Fenantrenos
- Morfina
- Kodeina
- Tebaina
Benzilisokinolinak
- Papaberina
- Noskapina
Printzipio aktiboak ateratzeko landare xehatua erabiltzen da. Herrialde gutxik legeztatzen dute lo-landarearen landaketa printzipio aktiboen lorpenarentzat, horien artean India, Turkia eta Espainia, sororik gehienak Iberiar penintsularen hegoaldean aurkitzen direlarik.
[aldatu] Opioaren historia
Opioaren inguruko lehen idatziak Teofrastok idatzi zituen k.a. III. mendean, nahiz eta landarearen errepresentazioak |sumeriarren garaitik egin diren.
Txinan, opioaren erabilera eta landaketak Opiaren gerrak ekarri zituen.
Gaur egun, asia hegoekialdeko herrialdeak dira opioaren produzitzailerik handienak, nondik heroina bezala mundu osoan zehar zabaltzen duten. Landare hau mediterraneotik eraman zuen harra Alexandro Handiak.
[aldatu] Hartzeko erak
Pipetan errez, egosita edanez edota erretzeko paperarekin bilduta irentsita hartu daiteke.
Irensten bada, erretzeko paperarekin bildu izan ohi da duen zapore ezatseginetik babesteko eta ordu erdi batean egiten du eragina, zeinak 6 edo 8 ordu iraun dezake. Botagurea eragin ohi du eta hau dela eta, askok opio bolatxoa ipurditik sartzen du, horrela eragin bera duelarik baina sabeleko eragin negatiboa sahiestuz.
Marihuana porro baten antzera erre daiteke tabako pixka batekin, baina eragina nabariagoa izateko pipan erre behar izaten da.