Uhin
Wikipedia(e)tik
Uhin bat perturbazio baten hedapena da. Erreakzio fisiko baten ondorioz, denboran eta espazioan perturbazio bat sortzen denean eta honek izaera materiala duen heinean, honen inguruko eremura hedatzeko joera dauka beti, tarte periodikoetan zabalduz.
Soinu uhinak, argia ,itsasoko olatuak, bibrazioak, uhin mota desberdinen adibideak dira eta lege fisiko berdinen arabera jokatzen dute.
Uhina, espazio zein denboran zehar hedatzen den perturbazioa den heinean, posizio eta denboraren menpeko funtzio baten gisa azaltzen zaigu: . Matematikoki, aipatutako funtzioa uhina dela diogu baldin eta uhin ekuazioa betetzen badu:
.
non v uhinaren hedapen-abiadura den.
[aldatu] Uhinen sailkapena
Uhinak hainbat eratan sailka daitezke:
- Uhinaren izaeraren arabera.
- Uhin mekanikoak (edo materialak): Ingurune fisiko bat behar dute, hauen hedapena molekulen arteko energia trukeanoinarritzen baita. Puntu zehatz batean sortu den perturbazio edo bibrazioak energia kantitate bat askatzen du (hau da, puntu horretako partikulek energia kantitate zehatz bat jasotzen dute) Newtonetan [N] neurtzen dena, eta honen ostean, energia hau, molekulek kontaktua egiten dutenean batetik bestera pasatzen da. Igortze hau norabide guztietan gertatzen da, eta puntu guztietan konstantea da, honek esan nahi du, molekula batek jasotzen duen energiaren parte bat ere atzera bueltan bidaltzen duela. Arrazoi honengatik izan ohi dute uhinek (edo hobeto esanda, uhinen hedapenek) itxura esferikoa (edo zirkularra bi dimentsiotan hedatzen bada, uretan bezala), norabide guztietan era konstantean igortzen baita bibrazioa. Energia esfera formako uhin fronteetan hedatzen da. Uhin fronte hauetako bakoitzaren energia konstantea da, beraz handitzen den heinean azalera unitate bakoitzak duen energia txikiagoa izango da. Honek azaltzen du zergatik, zenbat eta uhina hedatuago egon, orduan eta ahulagoa den, energia kantitate bera gero eta molekula gehiagoren artean banatzen doalako era konstantean. Hedapen hau kontaktuaren bidez gertatzen denez, edozein materialen bidez heda daiteke, gasa, likidoa edo solidoa. Uhin mekanikoak soinu, olatu, bibrazio eta abarren itxurakoak dira gehienbat.
- Uhin elektromagnetikoak: Uhin elektromagnetikoek ez dute material fisikorik behar hedatzeko, hau da, espazio hutsean zehar heda daitezke. Uhin mota hauen oinarria ez da eta, molekulen perturbazioa (eta bertan askatutako energia), eremu elektromagnetikoa baizik. Elektrikoki kargatutako partikulen bidez osatzen da, hauek higitzen direnean energia garraiatzen dutelarik. Uhin elektromagnetikoak uhinaren maiztasunaren edo uhin luzeraren arabera sailkatzen dira, izaera desberdina duten uhinak izen desberdinez ezagutzen ditugularik. Alde batetik argi ikuskorra dago, gure begiek nabari dezaketen uhin elektromagnetiko bakarra. Bere espektrua kolore gorriaren eta bioletaren (morearen) artean kokatzen da. Honez gain, ezagun gertatzen zaizkigun beste hainbat eta hainbat uhin mota daude, hala nola: infragorria, mikrouhinak, irrati uhinak, ultra-morea, X izpiak, Gamma izpiak, etab.
- Uhina hedatzen den espazioaren dimentsioaren arabera.
- Dimentsio bakarrean hedatzen diren uhinak: norabide bakarrean hedatzen diren uhinak dira, malguki edo soketan agertzen direnak adibidez. Uhinak norabide bakarrean hedatzen badira euren uhin fronteak lauak eta elkarren artean paraleloak dira.
- Bi dimentsiontan hedatzen diren uhinak edo uhin bidimentsionalak: bi norabidetan zehar hedatzen diren uhinak dira. Esaterako, harri bat uretara botatzean urazalean sortzen diren uhin zentrukide edo kontzentrikoak.
- Hiru dimentsiotan hedatzen diren uhinak edo uhin tridimentsionalak: hiru norabidetan zehar hedatzen diren uhinak dira. Esaterako soinu uhinak edo argi igorle puntual batek sortzen dituena.
- Perturbazioaren norabidearen arabera.
- Zeharkako uhinak: partikulak hedapen norabidearekiko perpendikular higitzen dira.
- Luzetarako uhinak: partikulak hedapen norabidearekiko paralelo hihitzen dira.
- Periodizitatearen arabera.
- Uhin periodikoak: uhin trenaren profila funtzio periodiko baten bitartez adierazi daitekenean.
- Uhin ez-periodikoak: uhina periodikoa ez bada.