Eurovision Kanta Txapelketa
Wikipedia(e)tik
Eurovision Kanta Txapelketa edo Eurovision (ingelesez Eurovision Song Contest) 1956an hasita urtero, azkenaldian maiatzero, ospatzen den Europa mailako kanta txapelketa da. Bertan Europa osoko herrialde ugarik hartzen dute parte beraien telebista publikoen bitartez. Hauek Europako Irrati-difusio Batasunaren partaide dira, eta erakunde honen bidez antolatzen da txapelketa. Europa osorako pentsaturiko telebista saio bakarrenetarikoa da kirol txapelketez gain. Europaz gain munduko beste zenbait lekutan ere telebistaz ematen da, Australian bereziki jarraipen nabarmena duelarik. Internet bidez ere jarraitu daiteke.
Eduki-taula |
[aldatu] Arauak eta mekanika
[aldatu] Partaide kopurua
1956an ospaturiko lehen edizioan herrialde bakoitzak bi kanta aurkeztu zitzakeen, baina bigarren ediziotik hasita herrialde partaideen zenbakia hasi zen heinean, herrialde bakoitzak kanta bat bakarrik aurkeztu dezake. 1990. hamarkadatik aurrera, aldaketa politikoen ondorioz, Europa ekialdeko herrialde gehienek parte hartzeko interesa adierazi dute, gau bakar baterako partaide kopurua handiegia izanik. Hori zela eta, partaide kopurua bakoitzak aurreko urteetan lortutako emaitzen arabera murriztea erabaki zen, emaitza txarrak lortutako herrialdeak kanpoan utziz. Hala ere, 2004 urtean parte hartu nahi zuten herrialde kopurua hain handia zen non txapelketa bi gauetan banandu behar izan zen denei lekua emateko: finalaurrekoa eta finala. Europa mendebaldeko herrialdeak sistemak ekialdeko herrialdeak laguntzen dituela kexu dira haien kopuru handiagoa dela eta, eta horregatik 2008ko sistema berriz aldatzea erabaki da bi finalerdirekin. Finalerdi bakoitzeko hamar herrialde pasako dira final handira. Horrez gain, herrialde antolatzailea eta Big 4 delako herrialdeak (Alemania, Espainia, Erresuma Batua eta Frantzia) finalerako zuzenki sailkatuak daude, azken lau hauek parte hartzeko egiten duten ekarpen ekonomiko handiagoa dela eta.
2007. urtean partaide kopurua inoiz baino handiagoa izan zen 42 herrialdek parte hartuz, Georgia eta Txekiar Errepublikak lehen aldiz. 2008an 43 partaide izango dira, Azerbaijan eta San Marino lehen aldiz Austriak utzi egingo duen bitartean.
[aldatu] Irabazlearen hautaketa
Urteetan zehar sistema ezberdinak erabili dira txapelduna hautatzeko. 1975. urtetik aurrera irabazlea herrialde guztien hartean erabakitzen da: bakoitzak lehiakideen artean 12 puntu ematen dizkio gustokoenari, 10 puntu bigarren gustokoenari, 8 puntu hirugarrenari, 7, 6, eta horrela puntu bat eman harte hamargarren gustokoenari. Herrialdeek ezin dizkiote punturik eman bere buruari.
1997 arte puntu hauek herrialde bakoitzeko epaimahi batek ematen zituen, baina urte hartan zenbait herrialdetan telefono bidezko botoak erabiltzen hasi ziren ikusleentzat. Gaur egun herrialde guztiek erabiltzen dute telefono eta SMS bidezko botoa, nahiz eta badaezpadako epaimahi bat izan herrialde bakoitzean arazo teknikoren bat dagoen kasuetarako.
2008tik aurrera, bi finalerdidun sistema berrian, telefono eta SMS bitartez aukeratuko dira finalera sailkatzen diren bederatzi partaide finalerdi bakoitzean, baina horrez gain badaezpadako epaimahiek beste partaide bat aukeratuko dute hamar sailkatu osatzeko. Finalerdi bakoitzean bertan parte hartzen duten herrialdeek eta finalera zuzenki sailkatutako batzuek bakarrik emango dute botoa, baina finalean lehenago bezala guztiek, sailkatuek eta ez sailkatuek, emango dute botoa.
[aldatu] Arau orokorrak
- Ordezkapen bakoitzeko gehienez 6 pertsona egon daitezke eszenatokian.
- Partaide guztiek gutxienez 16 urte beteta izan behar dituzte txapelketari dagokion urteko abenduak 31an.
- Herrialde bakoitzeko ordezkariek ez daukate zertan lekukoak izan behar, edozein nazionalitate eduki dezaketelarik.
- Abestiek gehienez 3 minutu iraun dezakete.
- Aurkeztutako kantak ezin dira argitaratu txapelketaz aurreko urriak 1 baino lehen.
- Abestiek ezin dituzte mezu politiko edo iraingarriak jaso olerkietan.
[aldatu] Hizkuntzak
Hasiera batean ez zegoen arauik herrialde bakoitzak zein hizkuntzatan abestu behar zuen esaten zuenik, baina Suediak 1965ean ingelesez kantatu zuenez, herrialde bakoitza bere hizkuntza ofizial batetan abestera behartu zen. 1973-1976 urte bitartean arau hau ez zen indarrean egon, eta 1999tik aurrera ere ez. Horrela, azken urteotan ordezkapen gehienek ingelesez abesten dute, beste batzuek hizkuntza ezberdinak nahasten dituzten bitartean.
[aldatu] Txapeldunak urtez-urte
Urtea | Ospakizun hiria | Herrialde txapelduna | Kanta | Abeslea/Taldea |
---|---|---|---|---|
1956 | Lugano (Suitza) | Suitza | Refrain | Lys Assia |
1957 | Frankfurt (Alemania) | Herbehereak | Net Als Toen | Corry Brokken |
1958 | Hilversum (Herbehereak) | Frantzia | Dors mon amour | André Claveau |
1959 | Cannes (Frantzia) | Herbehereak | Een beetje | Teddy Scholten |
1960 | Londres (Erresuma Batua) | Frantzia | Tom Pillibi | Jacqueline Boyer |
1961 | Cannes (Frantzia) | Luxenburgo | Nous les amoureux | Jean-Claude Pascal |
1962 | Luxenburgo (Luxenburgo) | Frantzia | Un premier amour | Isabelle Aubret |
1963 | Londres (Erresuma Batua) | Danimarka | Dansevise | Grethe & Jørgen Ingmann |
1964 | Kopenhage (Danimarka) | Italia | Non ho l'età | Gigliola Cinquetti |
1965 | Napoli (Italia) | Luxenburgo | Poupée de cire, poupée de son | France Gall |
1966 | Luxenburgo (Luxenburgo) | Austria | Merci Chérie | Udo Jürgens |
1967 | Viena (Austria) | Erresuma Batua | Puppet On A String | Sandie Shaw |
1968 | Londres (Erresuma Batua) | Espainia | La, la, la... | Massiel |
1969 | Madril (Espainia) | Erresuma Batua | Boom Bang-A-Bang | Lulu |
Espainia | Vivo cantando | Salomé | ||
Frantzia | Un jour, un enfant | Frida Boccara | ||
Herbehereak | De troubadour | Lennie Kuhr | ||
1970 | Amsterdam (Herbehereak) | Irlanda | All Kinds of Everything | Dana |
1971 | Dublin (Irlanda) | Monako | Un banc, un arbre, une rue | Severine |
1972 | Edinburgh (Erresuma Batua) | Luxenburgo | Après Toi | Vicky Leandros |
1973 | Luxenburgo (Luxenburgo) | Luxenburgo | Tu te reconnaitras | Anne-Marie David |
1974 | Brighton (Erresuma Batua) | Suedia | Waterloo | ABBA |
1975 | Stockholm (Suedia) | Herbehereak | Ding-a-dong | Teach-In |
1976 | Haga (Herbehereak) | Erresuma Batua | Save Your Kisses For Me | Brotherhood of Man |
1977 | Londres (Erresuma Batua) | Frantzia | L'oiseau et l'enfant | Marie Myriam |
1978 | Paris (Frantzia) | Israel | A-Ba-Ni-Bi | Izhar Cohen & The Alphabeta |
1979 | Jerusalem (Israel) | Israel | Hallelujah | Gali Atari & Milk and Honey |
1980 | Haga (Herbehereak) | Irlanda | What's Another Year? | Johnny Logan |
1981 | Dublin (Irlanda) | Erresuma Batua | Making Your Mind Up | Bucks Fizz |
1982 | Harrogate (Erresuma Batua) | Alemania | Ein Bißchen Frieden | Nicole |
1983 | Munich (Alemania) | Luxenburgo | Si la vie est cadeau | Corinne Hermes |
1984 | Luxenburgo (Luxenburgo) | Suedia | Diggi-Loo Diggi-Ley | Herreys |
1985 | Goteborg (Suedia) | Norvegia | La det swinge | Bobbysocks |
1986 | Bergen (Norvegia) | Belgika | J'aime la vie | Sandra Kim |
1987 | Brusela (Belgika) | Irlanda | Hold Me Now | Johnny Logan |
1988 | Dublin (Irlanda) | Suitza | Ne partez pas sans moi | Céline Dion |
1989 | Lausanne (Suitza) | Jugoslavia | Rock Me | Riva |
1990 | Zagreb (Jugoslavia, gaur Kroazia) | Italia | Insieme: 1992 | Toto Cutugno |
1991 | Erroma (Italia) | Suedia | Fångad av en stormvind | Carola |
1992 | Malmö (Suedia) | Irlanda | Why Me? | Linda Martin |
1993 | Millstreet (Irlanda) | Irlanda | In Your Eyes | Niamh Kavanagh |
1994 | Dublin (Irlanda) | Irlanda | Rock 'n' Roll Kids | Paul Harrington & Charlie McGettigan |
1995 | Dublin (Irlanda) | Norvegia | Nocturne | Secret Garden |
1996 | Oslo (Norvegia) | Irlanda | The Voice | Eimear Quinn |
1997 | Dublin (Irlanda) | Erresuma Batua | Love Shine A Light | Katrina & The Waves |
1998 | Birmingham (Erresuma Batua) | Israel | Diva | Dana International |
1999 | Jerusalem (Israel) | Suedia | Take Me To Your Heaven | Charlotte Nilsson |
2000 | Stockholm (Suedia) | Danimarka | Fly On The Wings Of Love | Olsen Brothers |
2001 | Kopenhage (Danimarka) | Estonia | Everybody | Tanel Padar, Dave Benton & 2XL |
2002 | Tallinn (Estonia) | Letonia | I Wanna | Marie N |
2003 | Riga (Letonia) | Turkia | Every Way That I Can | Sertab Erener |
2004 | Istanbul (Turkia) | Ukraina | Wild Dances | Ruslana |
2005 | Kiev (Ukraina) | Grezia | My Number One | Helena Paparizou |
2006 | Atenas (Grezia) | Finlandia | Hard Rock Hallelujah | Lordi |
2007 | Helsinki (Finlandia) | Serbia | Molitva | Marija Šerifović |
2008 | Belgrad (Serbia) | - | - | - |
Oharra: 1969an 4 herrialdek puntu kopuru berdina lortu zuten, eta garaian berdinketa deuseztatzeko araurik ez zegoenez, laurak txapeldun kontsideratu ziren.
[aldatu] Txapelketa kopurua herrialdeka
- Irlanda: 7
- Frantzia: 5
- Luxenburgo: 5
- Erresuma Batua:5
- Herbehereak:4
- Suedia:4
- Israel: 3
- Espainia: 2
- Suitza:2
- Italia: 2
- Norvegia: 2
- Danimarka: 2
- Austria: 1
- Monako: 1
- Alemania: 1
- Belgika: 1
- Jugoslavia: 1
- Estonia: 1
- Letonia: 1
- Turkia: 1
- Ukraina: 1
- Grezia: 1
- Finlandia: 1
- Serbia: 1