Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea
Wikipedia(e)tik
HIES edo Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea, GIB izeneko birusak eragitearen ondorioz gertatzen da. Ingelesezko baliokidea "AIDS" (Acquired Immune Deficiency Syndrome) da, unibertsalki erabilia dena.
Euskaraz hies hitz arrunt gisa ere erabiltzen da, hala nola hiesa gaixotasun kronikoa da esaldian. Euskaldunon Egunkariak bere estilo libururako egin zuen hautu hori 1990eko hamarkadan eta harrezkero hainbat testuingurutan hala erabiltzen da.
Sindromea gaixotasun infekzioso eta ez-infekzioso multzo batek osatzen du, heriotza tasa altua daukana gaur egun. Pandemia horrek ia 40 milioi gaixo sortu ditu mundu osoan (2006). OMEk kalkulatzen du 25 milioi pertsona baino gehiago hil direla 1981etik, sindromea eriden zenetik, alegia.
[aldatu] Kutsatzea
HIESa hiru bidetatik kutsatzen da: odolaren bidez (kutsatutako odola kutsatu gabeko gorputzean sartzean), sexu harremanen bidez (bai baginaren bidezko harremanetan, baita uzkiaren edo ahoaren bidezko harremanetan) eta amarengandik umekiarengana pasatzen diren elikagaien bidez.
[aldatu] Historia
- 1981eko ekainaren 5ean deskribatu zuten lehen aldiz Los Angelesen (AEB).
- 1985eko apirilaren 25ean lehen pertsona hil zen Euskal Herrian gaixotasunaren eraginez.
[aldatu] Kanpo loturak
Artikulu hau zientziari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |