Arteria
Wikipedia(e)tik
Arteriak odola garraiatzeko hodiak dira, bihotzetik gorputzeko ehun guztietara.
Aparatu kardiobaskularrraren barruan daude, eta haiekin lotutako gaixotasunak hurrengo espezialitate medikoak arduratzen dira nagusiki: Kirurgia kardiobaskularra, Kardiologia eta Nefrologia.
Eduki-taula |
[aldatu] Anatomia
Arteria nagusia eta lodiena aorta da, bihotzetik ateratzen dena hain zuzen ere. Arteriolak, ordea, subdibisiorik txikienak dira.
Atalka, hauexek dira arteria garrantzitsuenak:
[aldatu] Burua eta lepoa
- Arteria subklabioa.
- Karotidak: komuna, barrukoa eta kanpokoa.
[aldatu] Goiko gorputz adarrak
- Arteria erradiala.
- Arteria kubitala.
- Besapeko arteria.
- Humeroko arteria.
[aldatu] Torax
- Arteria koronarioak.
- Biriketako arteriak.
- Saihetsarteko arteriak.
- Toraxeko aorta.
[aldatu] Abdomen
- Abdomeneko aorta.
- Giltzurrunetako arteriak.
- Mesenterioko arteriak.
[aldatu] Pelbis
- Arteria iliakoak.
[aldatu] Beheko gorputz adarrak
- Arteria femorala.
- Arteria popliteoa.
[aldatu] Fisiologia
Arterien funtzioa da oxigenoz eta elikagaiez kargatuta dagoen odola gorputzean barreiatzea, "odol garbia" alegia. Horretarako, bihotzaren taupadek ahalbidetzen dute biriketan garbitutako odol hori organo guztietara ailegatzea.
Hala ere, biriketako arterien kasuan, garraiatutako odola "zikina" da, eta birikek haiek garbitzen dute.
[aldatu] Lotutako gaixotasunak
- Aneurismak.
- Arteriosklerosia.
- Hipertentsio arteriala.