Asma
Wikipedia(e)tik
Asma arnas-gaixotasun kronikoa da. BGBK (Biriketako Gaixotasun Kroniko Butxatzailea) ez bezala, asma eritasun itzulgarria da, hau da, tratamenduaren bidez konpondu ahal dena. Tipikoki, krisialdietan agertzen da.
Eduki-taula |
[aldatu] Epidemiologia
Euskal Herrian, orokorrean, asmak jotzen ditu helduen %5a eta umeen %10a gutxi gora-behera.
2001-2002an egindako ISAAC ("Internacional Study of Asthma and Alergies in Childhood") ikerketaren arabera, 6-7 urteko umeen %8.5a Gipuzkoan eta %12.2a Bizkaian asmatikoak ziren, bai eta 13-14 urteko %12.8a eta %13.8a ere, hurrenez hurren.
[aldatu] Eragileak
- Alergenoak: katuak, lore- eta belar-hautsak, etxeko hautsak, hezetasuna, keak (tabakoaren barne) eta abar.
- Infekzioak.
- Farmakoak: Tipikoki, aspirina.
- Estresa: lanekoa, emozionala, kirola.
[aldatu] Sintomak
Agerpen ohikoa da gauez eztula eta arnasestua edukitzea eta txistualdiak entzutea toraxen. Askotan, urtaroen arabera gaixotasuna agertzen edo okertzen da, udaberrian batik bat.
[aldatu] Zeinuak
Auskultazioan, tipikoak dira txistu-hotsak eta espirazio luzatua gaixotasuna kontrolaturik ez dagoenean.
[aldatu] Laboratorioa
Proba erradiologikoetan, ez da ezer berezirik ikusten. Proba analitikoetan, aldiz, E inmunoglobulina (E Ig) eta eosinofilo altuak ikusten dira odolean.
[aldatu] GINA
GINA edo Global Iniciative for Asthma mundu mailan gaixotasunaren inguruan adostatutako arauak dira.
[aldatu] Tratamendua
- Eragileak ebitatu.
- Inhalagailuak.
- Kortikoideak.