Baffin uhartea
Wikipedia(e)tik
Baffin uhartea, batzuetan Baffineko Lurra deitua ere, (inuiteraz Qikiqtaaluk, islandiera zaharrez Helluland "harri leunaren lurra") Kanadako artiar uhartediko uhartea da, Nunavut lurraldean kokatua. Kanadako uharterik handiena da eta munduko bosgarrena, 507 451 Km² azalerarekin.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Duela milurte batzu jadanik Baffin irla Inuitek dutela bizi izaten. Atxeman izan diren aztarna zaharrenak K.A 2400 urtekoak dira eta Cape Dorset-en, hego-mendebaldean aurkitu dituzte.
Europar ikuspundutik, Baffin irla Martin Frobisher ingles nabigatzaileak 1576-ean aurkitu zuen. 1615-1616 aldera, William Baffin itsasgizonak hegoko ur-bazterrak miatu zituen; Hudson-eko itsasartetik ipar-mendebalderuntz pasabide bat atxeman nahian. XIX. mendean, Edward Parry artiar miatzaileak bere homenez uharteari izena eman zion.
[aldatu] Geografia
Hudson-eko itsasarteak Baffin irla eta Quebec bereizten ditu hegoaldean. Davis-eko itsasarteak (mendebaldean) eta Baffiniar itsasoa (ekialdean) uhartea inguratzen dute. Mendebaldean eta iparran, Foxe-ko arroa, Boothia-ko golkoa eta Lancaster-reko itsasarteak, Baffin irla gainerateko artiar uhartediatik bereizten dute.
Artiar mendikatea irlaren eki-kostaldean zabaltzen da. Gailur gorenak 2156 m-ko altuera du: Buru xuria izendatua da. Hegoan, Hall-eko peninsula eremu ordokiagoa da. Ipar-mendebaldean, Borden eta Brodeur-eko peninsulak bi lautada sortzen dituzte, aran-ibaiez gaindituak. Foxe-ko peninsulak (hego-mendebaldean) oso patartsuagoa da. Irlaren erdi-mendebaldean, zelai handi bat laku eta errekaz estalita iparretik hegora zabaltzen da. Foxe-ko arrotik (mendebaldean) mendikateraino (ekialdean) altuera mailaka igotzen da. Fjord ainitzek irlaren kostaldea zulatzen dute, ekialdean bereziki.
Glaziar batzuk Baffin irla estaltzen dute. Baffineko itsasadarrean eta Daviseko itsasartean udan itsasoz ibilitzen ahal bada, Foxe-ko arroa izotzaldez betea da urte osoan.
[aldatu] Demografia
Baffineko irlak 11 000 biztanle gutti gora bera kondatzen ditu bakarrik. Uharteak munduko dentsitaterik ahulenetariko bat du 0,02 bizt/km²-karekin, baina Nunavuteko biztanleriaren erdia hor kokatzen da. Iqaluit (Frobisher Bay da bere izen zaharra), Nunavuteko kapitala, irlaren hegoan dago. Biztanleriaren %85-ak inuit dira.
Herri iraunkor gutti daude, denak kostaldean:
- Iqaluit (Frobisher Bay) — 5 236 biztanle
- Pangnirtung (Pannirtuuq) — 1 276 biztanle
- Pond Inlet (Mittimatalik) — 1 220 biztanle
- Kingait (Cape Dorset) — 1 100 biztanle
- Kangiqtugaapik (Clyde River) — 785 biztanle
- Ipiarjuk (Arctic Bay) — 646 biztanle
- Qikiqtarjuaq (Broughton Island) — 488 biztanle
- Kimmirut (Lake Harbour) — 433 biztanle
- Nanisivik — 77 biztanle
[aldatu] Ekonomia
XIX eta XX. mendean, uhartea balear ehizaren industrian espezialiatua zen. Gaur egun, aktibitate garrantzitsuenak, meategien esplotazioa, turismoa eta arrantza dira.
Baffin uharteak zenbait parke nazional ditu, 1972-an Auyuittuq-ko parke nazionala sortu zuten bezala adibidez eki-kostaldean. Parke hau artiar gurbil polarioaren barnean dagoen zaharrena da.