Benito Mussolini
Wikipedia(e)tik
Benito Amilcare Andrea Mussolini Dovia di Predappio izeneko herri txiki batean jaio zen, Italian, 1883ko uztailaren 29an.
Gaztetan sozialista erradikala zen arren, gerora ultranazionalismoa besarkatu zuen, alderdi faxista sortuz. Lehen Mundu Gerratearen osteko Italiarren suminatik probetxu ateraz, 1921ko hauteskundeak irabazi zituen, urte batzuetan diktadore bihurtuko zelarik. Etiopia eta Albania inbaditu zituen, Francori laguntza eman zion eta Bigarren Mundu Gerran Hitlerren alde egin zuen.
Italiar armadaren porrotaren ostean, 1943an estatu kolpe baten bidez agintetik bota eta atxilotu egin zuten. SS komando batek askaturik, Italiaren iparraldean errepublika faxista bat sortu zuen, baina aliatuak Italian barrena aurreraka zoazela eta, Suitzara ihes egiten saiatu zen. Erresistentziako talde batek harrapatu eta bere neskalagunarekin fusilatua izan zen