Bizkaiko Jaurerria
Wikipedia(e)tik
Bizkaiko Jaurerria (Señorío de Vizcaya gazteleraz) XI. mendetik XIV. menderarte Bizkaian eta inguruko lurralde batzuetan garatu zuten Erdi Aroko aginte sistema izan zen.
Iñigo Lopez Ezkerra Bizkaiko lehen jauna izan zen (1040an hasita) eta Juan I.a Gaztelakoa (1379an amaituz).
Lau etxe edo leinu nagusi egon ziren Jaurerriaren historian: Haro, Borgoña, Lara eta Trastamarakoak.
Lurraldea garai hartan guztian bi multzo handitan banatzen zen:
- Herri xehea, baserrietan eta landa munduan bizi zena eta elizatetan bizi zirenak.
- Hiribilduak eta hiria, hiri-gutunak eta foru bereziak zituztenak, aparteko batzarrak antolatzen zituztenak: Balmaseda, Bermeo, Bilbo, Durango, Ermua, Gernika-Lumo, Lanestosa, Lekeitio, Markina-Xemein, Ondarroa, Otxandio, Portugalete, Plentzia, Urduña (hiria).
Enkarterria geroxeago batu zen Bizkaira.
Eduki-taula |
[aldatu] Jaunen kronologia
[aldatu] Harokoak
- Iñigo Lopez Ezkerra, lehen Bizkaiko jauna (1040-1077).
- Lope Iñiguez, bigarren Bizkaiko jauna (1077-1093).
- Diego Lopez de Haro I.a, hirugarren Bizkaiko jauna (1093-1124).
- Lope Diaz de Haro, laugarren Bizkaiko jauna (1124-1170).
- Diego Lopez de Haro II.a, bosgarren Bizkaiko jauna (1170-1214).
- Lope Diaz de Haro II.a, seigarren Bizkaiko jauna (1214-1236).
- Diego Lopez de Haro III.a, zazpigarren Bizkaiko jauna (1236-1254).
- Lope Diaz de Haro III.a, zortzigarren Bizkaiko jauna (1254-1288).
- Diego Lopez de Haro IV.a, bederatzigarren Bizkaiko jauna (1288-1295).
- Diego Lopez de Haro V.a "Arrotza", hamargarren Bizkaiko jauna (1295-1310).
- Maria Diaz de Haro, hamaikagarren Bizkaiko andrea eta lehenengo emeakumea agintean (1310-1322).
- Juan de Haro "Begibakarra", hamabigarren Bizkaiko jauna (1322-1326).
- Maria Diaz de Haro, semea hiltzean berriro hartu zuen agintea (1326-1333).
[aldatu] Borgoñakoak
[aldatu] Larakoak
- Juan Núñez de Lara, María Diaz de Haro II.a bere emaztearekin batera (1334-1350).
- Nuño de Lara (1351-1355).
- Juana de Lara (1355-1359).