Plentzia
Wikipedia(e)tik
Plentzia |
|||
---|---|---|---|
Bizkaia | |||
|
|||
Izen ofiziala | Plentzia | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Uribe-Kosta |
||
Posta-kodea | 48620 | ||
Koordenatuak | |||
Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
- m 5,79 km² 4.069 (2006) 682,04 bizt/km² |
||
Sorrera | 1299 | ||
Herritarra | plentziar | ||
Alkatea | Nikolas Oñate Landa (EAJ) | ||
www.plentzia.net | |||
Plentzia Bizkaiko udalerria da, Bizkaiko Uribe-Kosta eskualdean kokatua.
Eduki-taula |
[aldatu] Ingurua.
Plentziako Uria Uribe Kostako eskualdearen erdian kokaturik dago, Barrika, Urduliz, Gatika, Lemoiz eta Gorliz inguruan duelarik. Plentziako Itsasadarrak (edo Butroe Erreka) herria hegoaldetik iparraldera zeharkatzen du, Plentzia-Gorlizko badian itsasoratu arte. Aipagarria da Plentziako hondartza, turismoa erakarri duena. Basoak urriak dira, Isuskizako eukaliptuak kenduta; horrez gain, Saratxagan belardiak daude.
[aldatu] Historia.
Erromatar aztarnak aurkitu izan dira, baina herri moduan XIII. mendean sortu zen. 1299an, On Diego Lopez de Haro Bizkaiko jaunak Uria sortu zuen. Butroetarrak herriaz jabetu ziren, baina XVI mendean honen gaineko boterea galdu zuten. Hortik aurrera beren goren aldia ezagutu zuen, untzigintza eta merkataritza zela eta. Untzigintzaren azken aztarna Astillero plaza da.
XVIII mendean beheraldi handia hasi zen, Espainiar-Britainiar gudan flota guztia galdu zenean. Orduan, bizi toki bihurtu zen, eta industrializazioa eman ez zenez, inguru naturala mantendu zuen. Azken arrazoi honengatik, burgesia txikiak udako herria bihurtu zuen.
[aldatu] Ekonomia eta Gizartea.
Hirugarren sektorea nagusi da, ostalaritzari lotua. Zahartze prozesua nabaria da herrian (eta inguruan, Sopela izan ezik).
[aldatu] Kirola
Hainbat kirol elkarte daude herrian:
- Arkote A.T.
- Kakarraldo R.T
- Plentzia F.T.
- Plentzia P.T.